Resultados de la búsqueda para: Asun Balzola





TXORIBURU (ASUN BALZOLA)
Txoriburu Asun Balzolaren umetako oroitzapenak dira. Bertan esaten duenez, pirata izan nahi omen zuen, baina hogei urte zituelarik auto-istripua izan eta jardunbide horretarako edo beste antzekoren baterako bideak itxi zitzaizkion. Erdizka oneratu ondoren, komunikazio-munduan sartzea erabaki zuen. Horri esker, bere buruan bidaiak egiteko aukera du; alegia, pirata ere izatea, umetan nahi zuen bezala. Txoriburu bere bizitzako lehen urteen kontaketa da, Bilboko burgesiaren giroan, 40ko hamarkadan. Asun Balzolak azken hogei urteotan haurrentzako idazle gisa hartu duen ezagutza sakonari esker, garai goibel batzuen zirriborro inpresionista egin ahal izan du. Orduko neskatoak, batez ere, gauzak imajinatu nahi zituen. Berak marraztea magia dela baitaki, eta anai-arreben, errealitatetik beren fantasien bidez ihes egiten baitute, mundu propiala eratzen dute, helduen mundu zentzugabearekin zerikusirik ez duena. Hala ere, haurraren begiradaren atzetik, itxuraz xaloa den kontakizunean, gerratearen zauria eta garai haietako gogortasuna ageri dira.

HISTORIA DE UN ERIZO (ASUN BALZOLA)
Hermosa metáfora sobre la amistad y la soledad. Mereció el Premio Nacional de Literatura Infantil y el Segundo Premio a la Mejor Labor de Ilustración en el año 1978. Cuando el erizo, después de su largo sueño invernal, sale de su madriguera, busca un amigo con quien jugar. No le resultará fácil, pues sus púas asustan a muchos, aunque finalmente siempre hay alguien con quien compartir el tiempo.

IPUIN BETEAK (RÍOS ALICIA / BALZOLA ASUN)
Geure kulturari eta sukaldaritzari gero eta arreta gutxiago opa diegun mundu honetan, Ipuin Beteak Espainiako eskualde guztietako ipuin herrikoiak biltzen ditu, sukaldaritza delarik denetan jaun eta jabe. Ipuin bilduma zaindu horren aldamenean, eskualde bakoitzeko errezeta tipikoak jaso dira, guztia marrazki bikainez apaindurik. Sukaldaritzaren ikuspegi jostagarria, barrokoa eta jatorra aurkezten da, gaur egungo "janarri azkarra" esaten zaion horren beste muturrean dagoena. Jan-edanarren xalotasuna eta otordu goxoen inguruku umore ona berreskuratu nahi izan dira nolabait. On egin dizuela!