" Tom, urpean igeri egiteko asmotan, Gredos mendilerroko Valmoroko urtegira joan da. Valmoron, Bianca ezagutu du, energi iturri alternatiboen ikerlari ospetsu baten alaba. Neskarekiko maitasunak eraginda, arriskuz beteriko ahaleginetan murgilduko da. Ekintzak eta umorea bateratzen dira kontakizun honetan; hori bai, ez da falta gure munduaren inguruko gogoeta serioa ere. "