Koaderno honetan, hiru zenbakiari helduko diogu. Hala, zenbakien segidako lana pixkanaka zabalduz joango gara, eta ?kopuruaren? ezagutza barneratuko dugu. Ezagutza hau beste modu batean ulertzeko, objektu multzoen zenba-tzaile orokorrak (gutxi-asko) erabiltzeaz gainera, beste zenbatzaile mota bat ere txertatuko dugu (adina); hala, haurrek elkarrekikotasunak finkatu beharko dituzte. Koadernoaren amaieran, joko bat egingo dugu, landutako eduki garrantzitsuenetako batzuk modu ludikoan berriz gogoratzeko.