
Zenbat eta txori gehiago ezagutu, orduan eta maiteago ditut. Lerroz lerro, orrialdez orrialde, maitasun-aitorpen gisa sortu da liburuxka hau. Espero dut aukeratutako bidea zure gustukoa izatea. Ibilaldiaren bukaeran, pixka bat txorizaleago eta bertsozaleago sentituko bazina behintzat, gaitz erdi!
