Lord Gothek GOTHSTOCK izeneko musika-emanaldi zirraragarria prestatu du. Gutxi izango dira hori bezain ikusgarriak. Ada zoratzen dabil musikaldia dela eta, Ilunpe Jauregira musikariak etorri direlako. Baina gonbidatuekin gorabeherak izango ditu; adibidez, bere amonarekin, hark lord Gothi emazte berria aurkitu nahi diolako, edo neskaren jantzigelan bizitzen jarri den faunoarekin. Gainera, Maltravers maltzurra azpilanean dabil. Zorionez, Adak gonbidaturik interesgarrienaren laguntza izango du.