Sin clasificar

TXIMU BAT KLINIKAN (ZUBELDIA OTEGI, IÑAKI)


Zirku Mundiala erre egin da eta Kiki, bertako txinpantzea, ihesi joan da kaleetan zehar, klinika bateko ateak ikusten dituen arte. Barrura sartu eta han hasten da Kikiren esperientzia berria. Eneko, operatuta dagoen mutiko baten gelan ezkutatzen da. Baina, klinika ez da tximu batentzako tokirik egokiena…

JIRAFA LEPO-MOTZA (MAS, HERMINIA)


Ester ez da besteak bezala haziko den jirafa bat. Bere kideek iseka egiten diote ez delako garaia beste jirafa guztiak bezala, eta horrek barrutik negar eginarazten dio. Baina, egun batean, burlaka aritzen diren jirafak konturatzen dira balio duena ez dela kanpokoa barrukoa baino, eta gehiago balio duela trebeziak indarrak baino.

NORA ETA LAUGARREN ERREGE MAGOA (GÓMEZ CERDÁ, ALFREDO)


Joan den urtean, Norak bost jostailu eskatu zizkien Errege Magoei, baina hiru baino ez zizkioten ekarri. Aurten, horren arrazoia galdetzeko, esna gertuko da neskatila. Baina Errege Magoak etorri eta eskatutako guztia utziko diote. Aho zabalik geratuko da, ordea, etxeko balkoitik laugarren Errege Mago bat sartzen ikustean…

TXIKIAK BAINA BIXKORRAK -BAT- (ZUBELDIA OTEGI, IÑAKI)


Donostiako Alde Zaharrean bizi ziren galtzagorrien bizimodua ezagutu nahi al duzu? Egireun, galtzagorri gazteak kontatzen ditu hemen bere kideen abenturak, jolasak, ohiturak… Ba al zenekien izaki txiki hauek lan asko egiteaz gain jolasak, lo ugari, eguneroko bainua… behar izaten zituztela? Irakurtzen baduzu, hori dena eta gauza gehiago ere jakingo duzu.

EXÁMENES DE IDIOMAS (CAMBRIDGE, EDITORIAL)


Exámenes de idiomas. Elaboración y evaluación Esta obra describe de forma clara y concisa los principios básicos de la elaboración y evaluación de exámenes y pruebas de idiomas. Aspectos como la redacción de los ítems, los criterios de evaluación, la vali