Saltar al contenido

Infantiles, Juveniles y didácticos

CHUCK ARANBERRI DENTISTA BATEN ETXEAN (ATXAGA) (Infantiles, Juveniles y didácticos)

Dentistaren etxeari gauza asko fa-fa-falta zitzaion tiburoiez betetako piszina bat izateko. Chuck Aranberri eta bere amaren aurrean eseritako emakume potola-oso-potolaren iritzirako, ordea, bi lekuak -kuak! kuak!- erabat berdinak ziren: igual-igualak. Kontsultako panoramak ez zion graziarik egiten emakume potolari: bere eskuinera eseritako gizon flakostak automobilismoari buruzko aldizkaria irakurtzen segitzen zuen; laranja koloreko sofan erdi etzanda zegoen gazte atletiko eta bibotedunak zu-zu-zurrungaka; Chuck Aranberri eta bere amak, berriz, elkarri kontu ttikiak esanez.