Liburu honek ekonomiaz dihardu, batez ere, zientzia ekonomikoaren paradigma nagusia den liberalismo ekonomikoaz. Alabaina, haren diskurtsoa eta funtzioa ikertzea du helburu: lehenik, liberalismo ekonomikoaren sortzailea izan zen Adam Smithen lana, ondoren neoliberalismoaren sustatzaileak izan ziren Hayeken eta Friedmanen testuak, eta, azkenik, egungo aditu ekonomikoen diskurtsoa. Hiru garai, baina helburu bera: zientzia ekonomikoaren diskurtsoak, haren erretorikak eta metaforek sistema kapitalistaren legitimazioan, iraunkorki, betetzen duten funtzio soziala aztertzea.