Bizigarri proiektuaren helburua, Euskara ikasgairako, ikasleengan trebetasun linguistikoak garatzea da, eraginkortasunez komunikatzeko gai izan daitezen.Katagorria eta haren lagunak iritsi dira Lehen Hezkuntzako 1. mailako proiektura. Neska-mutil hauetako bakoitzak adimen mota bat dauka, eta egunero elkartzen dira Rasi katagorriarekin, istorioak kontatzeko xisteraren inguruan. Eduki linguistikoak baliabide hauek baliatuz lantzen ditu:- Irakurgai atseginak eta hausnarketa sustatzeko komunikazio-egoerak.- Urratsez urrats egiteko jarduerak, analisi linguistikoaren prozedurak lantzen has daitezen.- Jolas elkarreragileak, ikasitakoa finkatzeko.Irakurmena lantzeko programa espezifiko bat eskaintzen du:- Irakurketa eraginkorra lortzeko bidean, estrategiak ikasteko dinamikak.- Ulermen-mailak garatzeko zeregin egituratuak, testu-tipologiak abiapuntu hartuta.- Ebaluazio-probak, irakur-trebetasunak zer mailatan eskuratu diren ikusteko.- Irakurtzera animatzeko jolas-proposamenak euskarri ezberdinetan.Maila bakoitzean hitzak egoki idazten ikasteko, baliabide hauek eskaintzen dituen ortografia-programa dauka:- Arreta eta ikus-memoria lantzeko jarduerak ikus-entzunezko materialekin eta eskuz erabiltzekoarekin, betiere ikasleen ikasteko estiloei egokituta.- Diktaketak banakako eta binakako dinamikekin.- Banakako fitxategiak, norberaren autoikaskuntza erregistratzeko.Sormena eta adierazmena sustatzen ditu baliabide hauen bidez:- Testuinguruan kokatutako jarduera iradokitzaile eta gertukoak.- Testu-ereduak ikus-entzunezko euskarri ezberdinetan.- Komunikazio-interakziorako eta testuak aurkezteko estrategiak.- Eskuz lan egiteko materiala eta baliabide elkarreragileak.Eta 1. mailan... lehen hiruhilekoan, irakur-idazketako bi maila daude aukeran, ikasleen beharrak zein: Letraz letra eta Hitzak barra-barra. Ikaslearen liburuarekin batera doaz: -Irakurgaien liburua -Katagorria eta haren lagunakHiruhileko bakoitzean, gure lagunen ipuinen liburu bat. Audioak eta sormen-idazketarako jarduerak barne.