Lan honen ardura kulturak eta sinesmenak biei dagokien elkargairik dutenentz hausnartzea da, solidaritza aukezten delarik horretzaz: ez baitago kulturarik ezta sinesmenik ere solidaritzarik gabe. Ardura hori iparrorraztzat harturik abiatzen da Esteban Urkiaga, Lauaxetak, bi menderen artean mugalari-lanetan ihardun zuenak, elkarrizketa hori nola bizi izan zuen aztertzera. «Tesia baten metodologiaz eta saiakera baten jarreraz ondua» izan den disziplinarteko ikerlana du irakurleak bere eskuetan, idazkera zehatz eta, halaber, irakurgozoan aukezteko asmoz burutua.