Jules Verne idazle frantsesa zientzia fikzioko literaturaren aitzindaritzat jotzen da. Haren eleberrietan garai hartako aurrerapen zientifikoak ageri dira, baita aurreikusitako zenbait asmakuntza ere, adibidez, urpekaria edo espazio-bidaiak. 1872an Munduari itzulia 80 egunean atalka argitaratu zuen, eta egundoko arrakasta lortu zuen. Bertan, tren eta itsasontzi bidezko munduan zeharreko bidaia kontatzen du.