Autoreek sistematikoki lantzen dituzte Nazioarteko Harremanen teoriako ikergai klasikoak boterea, interes nazionala, kanpo-politika eta gerra, eta orobat aztertzen dute globalizazioak segurtasunean, gobernantzan eta mundu-ekonomian izan duen inpaktua. Horrenbestez, agerian jartzen dute nola hizpide diren teoriak baliagarri diren zentzua emateko munduko gertakarien puzzleari: Errusia eta Txinaren gorakada, mundu-ekonomiaren beheraldia, Estatu Batuen rolaren aldaketa, identitate-politika nahiz giza eskubideak. Argia bezain zorrotza, Nazioarteko Harremanak zer diren hau, irakurgai kitzikagarria ez ezik, sarrera bikaina da nazioarteko harremanen teoria eta praktikarako.