Resultados de la búsqueda para: Xabier Lete





XABIER LETE. ABESTITZAK ETA POEMA KANTATUAK (LETE BERGARETXE, XABIER)
Xabier Letek kantatu dituen eta kantatu dizkioten abestien hitzak, abestitzak eta poema kan-tatuak, jasotzen dira liburu honetan. Horrekin batera, Xabier atzera begira jarri zaigu, eta bere kantu edo kantu-sorta bakoitzaren historiatxoa kontatzen digu, zer testuingurutan sortu zuen, testuinguru soziala, pertsonala, pentsamenduarena… Hala, bere ibilbide luze, eta oparoaren bilakaera aletuz joango zaigu kantuz kantu.

XABIER LETE (AUTO)BIOGRAFIA BAT (MUJIKA IRAOLA, INAZIO)
Liburu honetan Mujikak egin duena izan da Xabier Leteri egin zizkioten hainbat elkarrizketa bildu, transkribatu eta Leteri berari aukera eman bere bizitzaren berri eman diezagun, bere lanaren berri, bere bizikizunena, bere fedearena, bere adiskidetasunena, iritzi politikoak, kantuari buruzko iritziak, gure herriari buruzkoak eta herritarrei buruzkoak. Elkarrizketagileak desagertu egiten dira (liburua prestatu duen egilea bezala) eta Xabier Lete berak hartzen du protagonismoa.