Murgildu Bikini Hondoan, eta irakurri zure esponja kuttunenaren hamar istorio bikain. Liburu honetan, Bob Esponjak abentura ugari izango ditu, besteak beste: bidaia bat egingo du Atlantidara; errelebutako lasterketa batean parte hartuko du; mozorrotu egingo da Halloween gauen; objektu hegalari ezezagun bat ikusiko du; superheroi lanak egingo ditu, eta Olagardori bikotekide bat aurkitzen saiatuko da.