Álbumes ilustrados: libros de personajes

EDUR IHESI (HANS DE BEER)

Izotz eremu batean paseoan zebilela, Edurrek, gure hartz polar txikiak, zurezko kutxa bat ikusi du. Xalo-xalo sartu du kutxa barrura, eta bat-batean kutxa itxi egin da.Nora daramate zepoan harrapatuta gure hartztxoa? Zoo batera? Zorionez, lortuko du ihes egitea mortsa bat eta hartz eme txiki bat lagun dituela.Abentura luze baten ondoren, gurasoen etxera itzulita, jolaskide beltzaran polit bat topatua izango du.

JOLASTEN AHAZTU ZAIT! (JOSEBA ETXARRI)

Haur honi jolasten ahaztu zaio. Egun santu guztia etxean pasatu du telebista ikusten, kontsola eskuetan eta… kalera irten nahi izan duenerako, zer da, eta nola jolasten den ahaztu zaio. Joseba gaztaina-saltzaileak, Fermin ipotxak eta Bartolo aterki hegalariak irakatsiko diote berriz jolasten.

EDUR OREINEI LAGUNTZEN (HANS DE BEER)

Sami elur-orein txikia galduta dabil taldetik.Zorionez, Edurrek aurkitu du eta Samiren amaren bila abiatu dira.Bidean beste lagun bat egin dute: Jakue.Bufalo handi bat da poloko eskualdean bizi dena.Ama aurkitu dute, bai, baina arazo handia sortu zaie oreinei berrizberen hego alderako bidaian. Burdin sare handi batekgalarazten die aurrera bidea. Zer egin?Ezin dute negua bertan igaro. Halako batean,Edurrek ideia bat izan du…