Novelas gráficas

TORA

Tora, un guerrero Samurai, se dispone a practicarse el "seppuku" frente a sus señor caído en combate. Sin embargo un grito repentino hará que cambien sus planes. Una joven está a punto de ser forzada por un grupo de saqueadores algo que Tora no puede permitir...

¡AH, MI DIOSA! 22

Una de las series shonen más importantes y longevas de los últimos años. La casa de Keeichi se ha convertido no solo en el hogar de la familia de su diosa amada, sino también en el punto de encuentor de todo tipo de criaturas,celestiales od emoníacas, dispuestas a crearle todo tipo de problemas.

PUNKI 1989 – 2008

1989ko martxoan argitaratu zen Punkiren lehen istoriotxoa Ipurbeltz haurrentzako komiki aldizkari mitikoan. 2008an izan zuen itxiera data aldizkariak. Nobelaturik argitaratu zituen, pertsonaia protagonista harturik, bost liburu 1997 eta 1999 urteen artean Roger izeneko argitaletxeak -dagoeneko desagerturik dena-. Arrakastaz oharturik, eta Punkik euskal munduko haurren artean izandako transzendentzia ikusirik, Bilboko Desclée argitaletxeak bost liburu haiek berreditatzea erabaki zuen 2007 eta 2009 urteen artean. Berriz ere jaso zuen Punkik adin guztietako irakurleen baiezkoa. Hori dela eta, aurrera pausoa eman eta istoriotxoen aukeraketa eta bost nobelen argitalpenari bide eman diogu, antologia bat denaren baitan. Ez dira bildu Punkiren abentura zoro guztiak, baina bai horien eredu diren hainbat eta hainbat, pertsonaiak iraun zuen ia hogei urte haietan jasandako garapenaren erakusgarri. Antton Dueso Punkiren istoriotxo bat lehen aldiz Ipurbeltzen irakurri nuen, haurrei zuzenduriko komiki aldizkari dagoeneko historikoan. Merkatutik at geratu behar izan zuen hogeita hamar urtetan gogor eutsiz hilero argia ikusi zuen aldizkari hark, belaunaldi berriagoetako irakurleen eskasiagatik. Komiki aldizkaria baizik Ipurbeltz banku bat izan balitz (banketxeez ari naiz, ez parkean egon ohi diren horiez), ziurrenik instituzioek (autonomiko, estatu-mailako eta europarrek) esku hartuko zuketen, desagerpenaren ertzean zegoen une berean milioi kopuru handi bat sendagai gisa erabiliz.Baina ez zen hala izan: Ipurbeltz erabat desagertu zen azkenean. Hala ere, zorionez, ez zen berdin gertatu Punkirekin, aldizkarian bere txokoa zuen pertsonai ezagunenetariko eta maiteenetarikoarekin (ezagunena eta maitatuena ez bazen).Laburbilduz, Punkiren pasadizo ezberdinen bilduma honekin gozatu dezazuela neuk bezainbeste, eta ea ez diren horrenbeste urte igarotzen hurrengoaz gozatzeko. Joxean Lopetegi BritLope