Donostia esaten da, baina zenbat Donostia dago? Koldo Izagirrek bildu ditu liburu honetan XX. mendeko euskal literaturan Donostia era batera edo bestera agertzen duten hainbat testu. Donostia aitzakia edo idazteko arrazoi, sinbolo edo atze aldeko oihal soil, Donostia urbanoa eta herrixka, Donostia arazotsua eta baketsua…Donostia eta donostiar modu asko eta askotarikoak. Aukeratutako zati bakoitzean baino aukeratutako zatien multzoan identifikatzen da Donostia, aniztasunean hartzen baitu nortasuna.