5012. urtea da, eta Esne Bidea galaxia erasopean dago... Galaxiarteko gatazkan meigwordarrekin bat egin dute Perik eta Dieselek, baina meigwordarren printzea erreskatatzeko misioa hastear daudela, eskari bitxia egin diete aliatuek: sari-biltzaile meigwordar bat eraman behar dute laguntzaile, eta Phoenix ontziko tripulazio-kide batek atzean geratu behar du. Fidatzekoak ote dira meigwordarrak?