Resultados de la búsqueda para: Maurice Sendak





¡DÍDOLA PÍDOLA PON! O LA VIDA DEBE OFRECER ALGO MÁS (SENDAK, MAURICE)
?¡Dídola Pídola Pon!? cuenta las peripecias de la perrita Jennie, que tenía todo lo que puede desear una mascota pero, sin saber muy bien por qué, decide abandonar la casa donde vivía rodeada de comodidades que le resultaban extrañas. Sospecha que fuera de ese hogar hay otra vida más interesante y, persiguiendo sus anhelos, decide emprender un viaje lleno de aventuras, probar nuevas experiencias y cumplir su sueño de convertirse en primera dama de la Compañía de Teatro Mundial de Mamá Oca.

KANPOALDEKO MUNDUAN (SENDAK, MAURICE)

“Kanpoaldeko munduan” sentimenduei buruzko ipuin onirikoen trilogiako hirugarren emanaldia da, “Piztiak bizi diren lekuan”eta “Gaueko sukaldean” tituluekin batera. Lehen aldiz 1981ean argitaratu zen, Maurice Sendak Grimm anaien ipuinak ilustratzeko asmoz Alemaniara joan eta gero. Alemaniar margolari erromantikoen eragina –bereziki Philipp Otto Runge-rena– oso nabarmena da liburu honetan. Maitagarri-ipuinen eragina ere azpimarratzekoa da,haietan oinarritzen baita Sendak albumeko protagonistak ahizpa txikiarengana dituen emozioak islatzeko: hura bahitu duten mamarro edo iratxoen eskuetatik askatu behar baitu, ardura eta ausardia erakutsiz. Gainera, egindako hanka-sartzeak konpontzeko gaitasunaz, eta norbere buruarekiko eta besteekiko leialtasunaz ere badihardu, mundu nahasi batean. Bi melodiaren nahasketa ere nabarmentzekoa da: bata ikusizkoa eta bestea entzunezkoa. Biek bat egiten dute, anbiguotasunez betetako eta aldi berean irakurle txikiek intuitiboki antzemateko moduko mezuak eraginez. Irudiak xehetasun, sinbolo eta erreferentziaz gainezka daude: adibidez, natura birsortu egiten da fantasia handituz doan neurri berean. "Funtsean, nire ahizpa eta bion istorioa da”, esan du Sendak-ek obra honi buruz. “Ahizpa Aida eta haserre dago ni zaindu behar nauelako. Haurrentzako liburu batean horrelakorik iradokitzea ia debekatuta dago; izan ere, haur liburuaren kontzeptu okerra dabil, eta ez omen dago garbi zer esan dezaketen eta zer ez. Funtsean, pentsatzen da zintzoak, dibertigarriak, biziak eta baikorrak izan behar dutela, eta ez dituztela bizitzako miseriak erakutsi behar. Nik, ordea, ondo gogoan dut bizitza nolakoa zen, eta ez dut uste beste ezertaz idazteko gauza nintzenik”.