Txakur honek trebetasun bereziak ditu! Gauero, nagusiak ohartu gabe, baratza lantzen du: belar txarrak kentzen ditu, tomateak zaintzen ditu…, eta egunez, oso nekatuta dago. Nola konpontzen da hori guztia egiteko? Lolita Bosch eta Ester Garciak hitzez eta marrazkiez erakutsiko dizkigute txakur honen joan-etorriak, eta ezin hobeto pasako dugu bere baratzeko landareen artean.