Asmatua izateak ez du esan nahi existitzen ez denik. Natanaelek Eleonoreren liburutegia jaso du herentzian, baina haurrak ezin du imajinatu ere egin liburu horiek guztiek sekretuetan sekretuena gordetzen dutenik. Bat-batean, Alice, Pinotxo, Kako-oker kapitaina eta bere ipuin gustukoenetako heroi guztiak hezur-haragizkoak bihurtuko dira bere begien aurrean. Mehatxupean bizi dira, eta Natanaelek soilik salba ditzake. Orduantxe hasiko da harentzat adiskide berriak askatzeko erloju kontrako lehia.