Resultados de la búsqueda para: Bernardo Atxaga





EUSKAL IPUINEN ANTOLOGIA BAT (BERNARDO ATXAGA)
Ipuin antologia honen arduraduna Iñaki Aldekoa izan da. Berak aukeratu ditu euskal ipuingintza modernoaren barrutian alerik umoenak iruditu zaizkionak. Antologiagileak ez du ipuin biltze soil bat egin, liburua bere osotasunean pentsatu baizik. Euskal ipuingintzaren maisulanak. Zortzi ipuinlari eta hamalau ipuin biltzen dira liburuan, I. Aldekoaren hitzaurre jakingarri batekin.

JIMMY POTXOLO (BERNARDO ATXAGA)
Atxaga euskaldunaren ipuina Gure herrian bada gizon bat galtza eta txapela urdinez jantzita ibiltzen dena. Herriko jendearen alaitasuna zaintzea da bere lana eta Irri Zaintzailea hotsegiten diote. Ez du lan handirik izaten... nahiz eta duela gutxi kokoteraino egin lanez. Lapurretak hasi zirenean pilatu zitzaion lana. Barrika bete ezti lapurtu zuten janaridendan, azukre koskor guztiak tabernan, bi tarta pasteleroari. Nor ote lapur gozozalea? Nor Irri Zaintzaileari lan handia eginaraziko diona? Eta..., nor da Jimmy Potxolo?

XOLAK BADU LEHOIEN BERRI (BERNARDO ATXAGA)
Harrera ezin hobea izan dute Bernardo Atxagaren Xolaren xolakeriek. Mikel Valverdek eginiko marrazkiek ere gure etxe sukaldeetaraino egin diete sarrera hala Xolari nola Grogo jaunari. Xolak badu lehoien berri izan zen bildumako lehen lana eta argitara orduko beregana zuen arrakasta. Espainiako Sari nazionala ere irabazteko zorian izan zen: finalista izendatu zuten. Euskaraz kaleratu eta berehala gaztelaniaz argitara zenean ere pozik jaso zuten irakurleek eta kritikak. Xola eta basurdeak izan zen bigarren eta aurrekoaren harrera bero bera inguratu zuen. Gaztelaniazko itzulpenak ere saririk irabazi zuen iaz.

BERNARDO ATXAGA (ANDRES-SUAREZ, IRENE- RIVAS, ANTONIO)
En el presente volumen se recogen los textos de las diferentes ponencias leídas en el marco del Grand Séminaire de Neuchâtel 2009. Coloquio Internacional Bernardo Atxaga, que tuvo lugar en la Universidad de Neuchâtel los días 23, 24 y 25 de marzo de 2009. Esta entrega se abre, como viene siendo habitual en la colección, con un ensayo del propio autor, en este caso Bernardo Atxaga, quien rememora su entrada en la literatura, fruto de una experiencia compleja y de amplios significados que el propio autor denomina –retomando una vieja expresión acuñada en la lengua vasca– “el hircocervo”, figura mitológica que encarna “el imposible vencido”, es decir: el cultivo de la literatura en una lengua minoritaria. Además de reivindicar la existencia y vitalidad de esta literatura, Atxaga narra su propia superación del “hircocervo” en el sórdido contexto franquista.

MENDE BERRIRAKO IPUINAK. ANTOLOGIA (MARI JOSE OLAZIREGI / BERNARDO ATXAGA / HARKAITZ CANO / JAVI CILLERO / JUAN GARZIA / ARANTXA ITURBE / ANJEL LERTXUNDI / KARLOS LINAZASORO / PELLO LIZARRALDE / XABIER MONTOIA / INAZIO MUJIKA IRAOLA / L)
Antologia honen sorburua 2004ko udazkenean Nevadako Unibertsitateak Renon duen Center for Basque Studies-ek argitara eman zuen An Anthology of Basque Short Stories liburuan dago. Bertan jaso genituen hamazortzi ipuinak dira hemen jatorrizko hizkuntzan, euskaraz, argitara ematen ditugunak. Ipuin gehienak azken urteotan argitara emandakoak dira, nahiz eta 80ko hamarkadako bi ipuin ere hautatu ditugun (beti daude salbuespenak). Egileei dagokienez, ipuin liburuak soilik (edo nagusiki) idatzi dituzten egileekin batera (Cillero, Garzia, Iturbe, Linazasoro, Lizarralde, Mujika Iraola, Zaldua), beste literatur generoetan ere ekarpen interesgarriak egin dituzten egileak aurki daitezke (Atxaga, Cano, Lertxundi, Montoia, Oñederra, Rozas, Sarrionandia)... edo bibliografia zabaleko egileak, oso ibilbide laburrekoekin batera. Azkenik, bada hautatutako testuen gainean azpimarratzea merezi duen beste ezaugarri bat: luzerari dagokiona. Ipuin gehienen luzera antzekoa bada ere (15 orri baino gutxiagoko ipuinak dira gehienak), badira ipuin zinez laburrak eskaintzen dizkiguten egile interesgarriak. Horien kasuan, ipuin bat baino gehiago hautatzea erabaki dugu, ikuspuntu literariotik diskutigarria baina era berean ulergarria izan daitekeen nolabaiteko oreka bilatzeko asmoz.

ZIUTATEAZ (BERNARDO ATXAGA)
Bernardo Atxaga (Jose Irazu Garmendia) 1951an jaio zen Asteasun. Ez zituen 23 urte besterik Ziutateaz (1976an argitaratua) idatzi zuenean eta soldadutza amaitu berria zeukan orduantxe. Literatura abangoardistaren ildotik idatzia; liburu krudela, bizitza den bezala, Borrero Nagusi hilezkorren gisa. Hona zer dioen Atxaga berak:Idazterakoan, ikuspuntu naturalista edo zinematografikotik ahalik eta gehiena urruntzen saiatu nintzen; izan ere, nik ez nuen uste orduan bizi genuen hura historiaren instant ezdeusa zenik, ez nuen uste gertaera jakin batzuetara muga zitekeenik. Iruditzen zitzaidan guk bizi genuena beste askok ere bizi izandakoa zela eta etorkizuneko jendea ere ez zela libratuko, bizi beharko zuela. Horregatik ez nion eman, nire istorioari, espazio edota denbora jakinik? Istoriako printze krudela ezin zitekeen hil. Printze krudelak, Borrero Nagusiak, hala iruditzen zait orain ere, eternalak dira.