Resultados de la búsqueda para: Bernardo Atxaga





KORRESPONDENTZIAK / KORRESPONDIME / CORRESPONDENCIAS (BERNARDO ATXAGA / SHEHU, BASHKIN)
Hona zein den tragedia shakespearetar eta komedia txe-khovtar baten arteko alde nagusia: Shakespeareren tragedia baten amaieran agertokia gorpuz betea dagoela, pertsonaia hilez, eta beharbada justizia nagusitu da, beharbada. Txekhoven antzezlan baten bukaeran, jende guztia desilusionatua dago, guztiz joa, atsekabetua, adoregabetua; baina bizirik. Eta nik bizitza osoan sinetsi izan dut borroka egin behar genukeela, ez gatazka baten amaiera zoriontsu bat izateko –gatazken amaiera zoriontsuetan ez dut nik sinesten–, soluzio txekhovtar bat izateko baizik. ––––––––––––––––– Dallimi kryesor ndërmjet një tragjedie shekspiriane dhe një komedie çehoviane është se në mbyllje të një tragjedie të Shekspirit skena është e mbuluar me kufoma dhe se drejtësia ndoshta do të ngadhënjejë – ndoshta. Në mbarim të një drame të Çehovit, të gjithë janë të trishtuar, zemërthyer, të zhgënjyer, të dërrmuar, por të gjallë. Dhe unë tërë jetën kam besuar që duhet të luftojmë jo për një përfundim të lumtur të një konflikti – nuk besoj në përfundimet e lumtura të konflikteve, – po për një zgjidhje çehoviane. ––––––––––––––––– La principal diferencia entre una tragedia de Shakespeare y una comedia de Chejov es que al finalizar una tragedia de Shakespeare el escenario está cubierto de cadáveres y quizás –solo quizás– se haya impuesto la justicia. Al término de una comedia de Chejov, todo el mundo está decepcionado, afligido, derrotado o desencantado, pero vivo. Y toda mi vida he pensado que deberíamos luchar no por un final feliz del conflicto –nunca he creído en los finales felices de los conflictos–, sino por una solución chejoviana.

BAMBULO – LEHEN URRATSAK (BERNARDO ATXAGA)
Ezjakintasunak bihurtzen duelako mundua zatar, baldar eta higuingarri idatzi ditu Bernardo Atxagak Bambuloren Istorio Bambulotarrak. Edo, bestela esanda, Bambulotar handien ekintza handiak. Familia handia dira, izan, Bambulotarrak: Beatus Bambulo Markoni, Bambulio, Bambulus, Bambulko, Bambulias, Bambulides, Bambulillo, Bambulegi, Bambulsson... Bambulotar dira denak ere, haritz bereko ezpalak. Alditan Kalkulator, alditan Kezkator, edo Historiator, Investigator, Korrektor, Susmakor... Bambulo, beti ere. Bambulotar handi dira, nahiz eta Jon, Maria eta Ariadna ttikia beti ez izan iritzi horretakoak. Bambulo, orduan, Mamulo dugu, edo Mamolo Totolo, Bambulo Memelo, Bombolo, Bimbili... Era guztietara ere, kontinenteko txakurrik bizkorrenetakoa, edo agian bizkorrena. Eta temosoenetakoa. Hori ere bai. Dena dela, ez dadila nahasketarik izan: Bambulok ez dauka zerikusirik Walt Disneyren Bambirekin, filmetan jauzi eta jauzi egiten zuenarekin. Are gehiago, Bambulok ez du nahi harekin nahas dezaten. Ez eta ez. Ezta inola ere.

XOLA ETA LAPURRA (BERNARDO ATXAGA)
Xola nagi-nagi dago etxean etzanda eta auzoaren telebista aparatutik entzuten du ahots bat: “Eskuek hitz egiten dute! Eta hankek ere bai, baita begiek ere! Eta sudurrak! Eta bihotzak… bihotzak zer esanik ez!”. Gero gangster batzuk entzuten ditu lapurretan, eta beste oihu batzuk ere entzuten ditu eraikineko ezkaratzetik datozenak. Xolaren Burua lanean ari da ordurako. Belarriek esaten diotena Bihotzak berrestu dio: Etxeko Bizilagunen Bilera da, eta ahots haserre bat entzuten du: “Lapurrak! Lapurrak dira gure benetako problema!”.

CHUCK ARANBERRI DENTISTA BATEN ETXEAN (BERNARDO ATXAGA)
Dentistaren etxeari gauza asko fa-fa-falta zitzaion tiburoiez betetako piszina bat izateko. Chuck Aranberri eta bere amaren aurrean eseritako emakume potola-oso-potolaren iritzirako, ordea, bi lekuak -kuak! kuak!- erabat berdinak ziren: igual-igualak. Kontsultako panoramak ez zion graziarik egiten emakume potolari: bere eskuinera eseritako gizon flakostak automobilismoari buruzko aldizkaria irakurtzen segitzen zuen; laranja koloreko sofan erdi etzanda zegoen gazte atletiko eta bibotedunak zu-zuzurrungaka; Chuck Aranberri eta bere amak, berriz, elkarri kontu ttikiak esanez.

BAMBULO – TERNUAKO PENAK (BERNARDO ATXAGA)
Bambulo Zakur Investigator-en idazkariak jo eta ke segitzen du lanean. Hirugarren liburuak Bambuloren eta bere lagunen kontu berria dakar, oraingoan Maria neska ttikiaren aitak kontaturik. Ez da zuzen-zuzen eta bete-betean gai bambulotarra, baina ipuin gisa sartu du egileak testu hau Bambuloren liburuan. Eta, zinez, merezi du! Urkizu marinel gazteak orain ehun urte baino gehiago Terranovan izandako ibilerak kontatzen dira Ternuako Penak honetan. Euskal Herritik ateratako arrantzontzi bat Kanadaraino joango da bakailaoa harrapatzera. Hamabi gizonek osatzen dute eskifaia, eta haiekin doa Urkizu ere, hamabost urteko mutiko bizkor eta hizkuntzetarako trebetasun handikoa. Euskaldunek ez dute iskimauekin harremanetan asmatzen eta, sarri, zapuztu egiten dira tratuak. Urkizuk haien hizkuntza ikasiko balu, beharbada, harremanak errazago gauzatuko lituzkete. Helburu horrekin, negua, negu luzea emango du Urkizuk iskimauen artean, kanta zaharra gogoan:Ternuan dira salbaiakere iskimau etsaiak Giza bestia krudelak hilik jaten marinelak.

OBABAKOAK (BERNARDO ATXAGA)
Obabakoak liburua urte askoren emaitza da. Ipuingintzaren tradizio luze eta zabalaren sintesia lortzen du Obabakoakek, Poe-rengandik XX. mendeko azken ipuinlarien lanetaraino: Maupassant, Txekhov, Villiers de L'Isle-Adam, Schowb, eta gertuagoko Waugh, Quiroga, Rulfo, Cortázar, Borges, Singer, Ipar Amerikako ipuin tradizioa, eta abar... Ahozko tradiziotik Joxe Arratibelen Kontu zaharrak eta Auspoa saila. XII. mendetik Europa liluratu duen Arabiako tradizio paregabea: Mila gau eta bat gehiago, Txinatik heldutako Marco Poloren bidaia fantasiatuak, eta abar luzea. Azken finean, literatura oso baten hausnarketa eta sintesi bat eskaintzen du Atxagak bere liburuan. Literatura eta bizitza bera imajinatzeko modu bat, begiratu bat. Munduari eta gizakiari erantzuna emateko abiapuntu eta estilo bereizia. Sinbolismoaren eta erromantizismoaren garaietatik landu eta garatu den tradizioa izan da berea ere. Eta, hala ere, abangoardiak eta Modernitate ausartenak erakutsitako irakasbideei ez die Atxagak ukorik egin, horra bost minututan nola ipuin bat idatzi lezioa. Literatur tradizio zaharra, ahozkotasuna, Modernitatea, zer ez; dena dago egilearen eskura eta guztion ondare da dagoeneko. Ondare aberats horrekin zer egin, horra Atxagaren azierto zoragarria.

BAMBULO – KRISIA (BERNARDO ATXAGA)

Ezjakintasunak Historiagile segitzen du Bambulok, Bambulo Historiator, Bambulo Investigator, Bambulo Korrektor, Historia bambulotarra idatzi eta idatzi. Marathongo batailan izan ziren Akiles eta Bambulides. Edo Troian izan ziren Ulises, Bambulus Troianus, Menalipo Bambulo... Gorrotoz betetako gerlari harro eta hiltzaileak. Azterketa historikoak egin eta egin, nekaturik, zinera joatea erabaki du Bambulok. Behartsu bezala bizitzea erabaki duen Francescoren bizimodua kontatzen du pelikulak. Francescoren lagun bat, Juan Kankailu, pantailatik atera eta Bambulorengana zuzendu da, galdezka: Ez ote zen izan maitasunik, apaltasunik, eskuzabaltasunik Bambuloren arbasoen munduan?. Galderak asko pentsaraziko dio Bambulori. Eta krisian izango da, burumakur, Hanka-Arrastakor.