Resultados de la búsqueda para: Lauaxeta





3 L. LAUAXETA LIZARDI LETE
"NI NAIZ ERREKA ZIKINEN iturri garbiak aurkitu nahi dituen poeta tristea”. Xabier Letek dioena egia baldin bada, bitxia da poeten patua. Ez dira politikoak, ez dira moralistak, ez dira historialariak, ez dira soziologoak, ez dira filosofoak. Ez dira ezertan adituak, baina erreka zikinen iturri garbien bila ibiltzea da beren lana. Ez dakitenari forma ematen ahalegintzen dira. Hitzezko forma artistiko bat bilatzen, zehatzago esateko[...] Esaten ez dutena ere esaten dute. Kastako poetak dira. Gaur hona ekarriko ditugunak ere halaxe dira: kastakoak. Lauaxeta, Lizardi, Lete. Hiru arnas poetiko. Hiru ele.

LAUAXETA, HISTORIAN HEZURMAMITURIKO SINESMENA . KULTURAREN ETA SINESMENAREN ARTEKO ELKARRIZKETARAKO ELKARGAIA : SOLIDARITZA BIZI-ARRAZOI (PENADES BILBAO, JOSU)
Lan honen ardura kulturak eta sinesmenak biei dagokien elkargairik dutenentz hausnartzea da, solidaritza aukezten delarik horretzaz: ez baitago kulturarik ezta sinesmenik ere solidaritzarik gabe. Ardura hori iparrorraztzat harturik abiatzen da Esteban Urkiaga, Lauaxetak, bi menderen artean mugalari-lanetan ihardun zuenak, elkarrizketa hori nola bizi izan zuen aztertzera. «Tesia baten metodologiaz eta saiakera baten jarreraz ondua» izan den disziplinarteko ikerlana du irakurleak bere eskuetan, idazkera zehatz eta, halaber, irakurgozoan aukezteko asmoz burutua.