Ficción e historias reales infantiles y juveniles

JANTOKI TXINOAN (PAKO ARISTI)

Larunbata da eta Mertxe Pandeletxek eta Mari Bexamelek ez dute eskolara joan beharrik. Donostiara joateko egun aproposa, inondik ere! Hiriburu polita da Donostia eta denetarik dago bertan. Adibidez, Mertxe Pandeletxek pijama txinarra nahiko luke. Donostiara iritsi eta laster konturatu dira han ez dagoela denda txinarrik. Dendarik ez, baina jantokia bai: Taiwan Jantoki Txinoa. Bertara sartu dira. Han, kantari ezaguna ikusi dute, jaten: Txomin Artola. Negar hotsa ere aditu dute. Suen Lhy da, neska txinarra, negar eta negar. Izan ere, Txinako likor ospetsua egiteko Lerdo Burutsuk hil nahi dituen muskerrak salbatu nahi ditu Suen Lhyk. Baina ezin du. Mertxe Pandeletxek eta Mari Bexamelek lagunduta, beharbada...

SARDINA EZPAIN GORRIAREN KASUA (ANJEL LERTXUNDI)

Behin Fokker hegazkin zaharrean, azafatak besotik heldu eta hegazkinaren barrura eraman zuen Bixentiko, gainerantzeko bidaiariak atzean utzi ondoren: -Nahi duzun tokia hautatu, Caracolillo, ongi etorria Fokker-era. Bixentikok anteojo beltzak sudur puntaraino jaitsi eta inguruak miatuz: -Segurua al da hegazkin hau? -Segurua? Bigarren gerrate mundialetik honantza ez du istripu bakar bat ere izan. Hegazkinaren zehaztasun tekniko ugari eman zizkion azafatak Bixentikori. Eta hegazkinaren kalitatea indartzeko asmoz: -Fokker-ik ez zeukalako galdu omen zuen gerra Hitler-ek.

JON ETA ZALDIAK (JABIER MUGURUZA)

Ainhoa bere aitarekin bizi da. Lagun baten urtebetetzea ospatu ondoren, aita triste aurkitu du. Ez daki zergatik dagoen horrela. Aitak zaldiak zaintzen ditu, eta Ainhoari ere asko gustatzen zaizkio, ez du besterik ezagutu bere bizitzan. Baina egun batean aitak esaten dio zaldi batek ihes egin duela, eta Ainhoa asko kezkatzen da. Bere bila ateratzen da basora. Aita oso triste ikusten du. Eta azkenean kontatzen dio egia: zaldia saldu egin du, ze bizitzeko dirua behar zuten. Eta Ainhoak besarkatu egin du bere aita.

AZTECAS PARA ARMAR (CITLALLI BAYARDI)

Esta es la historia de un pueblo de origen nahua que nunca se dio por vencido, que tuvo el valor de salir a buscar su camino, y lo encontró. Esta es la historia de los aztecas, la historia de todos los mexicanos. Aztecas para armar ofrece una nueva y entretenida forma de conocer, paso a paso, una de las culturas más importantes del mundo. Con el Anexo recortable podrás desde construir un mercado hasta conformar tu propio ejército. También recrearás el juego de pelota y, con las solapas desprendibles, armarás el Templo Mayor. ¡Aprender nunca fue tan divertido! Contenido: ¡Un libro y varios juguetes!