Henning Mankell-en narrazio poetiko sakon eta hunkigarri honek mutiko gazte baten bakardadea kontatzen du; amak etxea utzi eta itsasaldeko herri batera alde egin zuen. Harrezkero Joel aitarekin bizi da; baina aita lanean dago beti, lagun berri bat ere egin du azkenaldi honetan, eta horrek areagotu egin du mutilaren bakardade sentipena. Baina bizitzarako gogortu beharra dauka Joelek… Gauzak horrela, izarretara bidean zihoan txakurra ikusten du leihoaz bestaldean. Urrutiko itsaserrira al zihoan txakurra? Egunen batean, handiagoa denean, hara joan nahiko luke berak ere