Liburu honetan bi istorio uztartzen dira. Bata fikziozko eleberri hutsa, euskal gazte baten bizitzaren ekitaldi tragikoa. Paraleloan bestea, autobiografikoa, Mikel Dalbretena, autorearen bizipenak. Irakurketak aitzina egin ahala, irakurleak bi zatien arteko hainbat oihartzun, hainbat eite, hainbat lokarri irudikatzen ahalko ditu. Hala ere, bi hitzez, liburu honen aipatzeko, esan daiteke Euskal Herriari maitagune aitormen bat dela.