PULSAR EN LA IMAGEN PARA OBTENER MÁS INFORMACIÓN SOBRE EL LIBRO

Etxean, eskolan, kalean, lagunartean eztabaidak sortzen direnean, ez da batere erraza ados jartzea. Marimototsek, Pupuk eta Loreak, ordea, gaurkoan, eskolan ikasgai garrantzitsua jaso dute: borobilean eseri beharra dago guztien eskariak, kezkak eta sentimenduak entzun eta erabakiak hartzeko.
