Álbumes ilustrados

DINOSAUROEN INBENTARIOA IRUDIDUNA (ALADJIDI, VIRGINIE / TCHOUKRIEL, EMMANUELLE)

Orain dela 230 milioi urte, dinosauroak agertu ziren. Zenbaiten iritziz, meteorito baten erorketak eragin zuen, neurri batean, haien desagerpena; gaur egun Mexiko dagoen tokian izan zen, orain dela 66 milioi urte. Erabat desagertu ote ziren? Ez dirudi hala izan zenik: gaur egungo hegaztiak haien ondorengoak dira? Bizia Lurraren gainean orain dela 4.300 urte sortu zela ikasiko dugu Dinosauroen inbentarioa irudiduna honen hasieran, eta jarraian bizidunen historiaren mugarri batzuk aipatzen zaizkigu, sorrera hartatik gaur egun arte. Liburuan 47 dinosauro espezie azaltzen dira, garai geologikoen arabera banaturik: Triasikoa, eta orduko Mussaurus patagonicus, adibidez; Jurasikoa, non agertzen zaigun Diplodocus carnegii, besteak beste; eta Kretazeoa, Tyrannosaurus rex-en garaia.

SAGUEN BIDAIA (OLI)

"Etxeko saguak" liburuaren ondoren, karraskari jator hauen abenturak hondartzara aldatzen dira, ondo-ondo pasatzen duten bitartean, eguraldiaz gozatzeko. Baina prestaketak ez ezik, ibilbidea bere horretan ere abentura eder-ederra da. Literaturaren ikuspegitik, bere aurrekoaren egiturari berari eusten dio, lau bertsoko estrofak, errima asonantea eta hitz kateatuak dituela. Egitura honek guztiak kontakizunaren erritmoa areagotzen du, ahozkotasuna suspertzen du eta, halaber, lehenengo irakurleek eragozpenik gabe jarrai dezaten ahalbidetzen du. Istorioa umore, emozio eta alaitasun giro ederrean gertatzen da, mundialak izango diren oporrak hasteko. Eta, azkenean, trepetaz eta sagu bihurriekin gainezka egindako karabana bat itsasora iritsiko da; bertan eguzkia hartzen ari diren hamaikatxo bainularirekin topo egingo dute. Jolasak, pasadizoak eta hainbat gorabehera tarteko direlako ez ezik, kolore argiz eta ñabardurez beteriko proposamen plastikoagatik ere nabarmentzen da liburu hau: maletak, flotagailuak, eguzkitakoak, toallak, eta hondartzako tresnak dira protagonisten ekipajean tarteko. Bestalde, ilustrazioetan ez da beste ipuin batzuen pertsonaiei keinurik falta.

UN BECHO ESTRAÑO (DAPORTA PADÍN, JOSÉ RAMÓN)

Mira que mira mirando, atopei un becho estraño, coa feitura dun ovo: gordo arriba, abaixo fraco. Tiña por riba dous pés, entre os pés un longo rabo... ?Un becho estraño? é un libro de pequeno formato que segue a fórmula dos chamados contos sen fin. Un conto para contar, no que son fundamentais a rima e o ritmo, a partir dunha estrutura de oito sílabas, que se mantén ao longo de todo o relato. Malia a súa sinxeleza dende o punto de vista literario e artístico, este libro destaca polo ?xogo? que dá cos nenos e nenas, que descubrirán con el a función lúdica da lectura. Porque pasando as páxinas ata o final e dándolle a volta ao conto?

O CHALECO DE RATIÑO (NAKAE, YOSHIO)

El raroncito protagonista de este libro recibe un regalo de parte de su madre: un chaleco precioso tejido por ella. Todos sus amigos del bosque le piden el chaleco para probárselo y él se lo deja a todos ellos. Poco a poco se lo van probando todos y cada uno es más grande que el anterior. El chaleco se va estirando y el lector puede predecir cómo quedará el chaleco que es enorme. Cuando vuelve al Ratoncito el chaleco, el pobre lo ve estiradísimo... pero hay una sorpresa final porque de todos los problemas siempre se puede sacar una solución.

KROKODILO TXIKIA MAITEMINDU DA (KULOT, DANIELA)

Liburu hau Krokodilo eta Jirafa protagonista dituen bilduma bateko lehen alea da. Bi pertsonaia hauek elkarrekin maitemindu eta bikote bitxia osatzen dute. Itxuraz, beren bikote-harremana zaila izan liteke; izan ere, bada beraien artean desberdintasun nabarmen bat: altuera. Baina Krokodilok bere trebezia guztia erabiliko du Jirafaren arreta bereganatzeko. Hala, Krokodilok eginahal guztiak eginen ditu Jirafarekin topo egin eta haren interesa pizteko, eta ahalegin horretan umorez beteriko egoerak gertatuko dira. Halabeharrak, ordea, zapuztu eginen du maitasunaren txispa pizteko beharrezkoa den begirada eta irribarre-gurutzaketa hori. Liburu honetan sentimendu unibertsal bat agertzen da, eta hizkera xume eta hurbil baten bidez azaltzen da maitemintzean sortzen den sentsazio eta emozio uholdea. Halaber, aipatzekoa da gai horren trataera globala, eguneroko egoeretatik abiatuta. Arraza, kultura eta sinesmen desberdinen integrazioa bilatzen den gizarte honetan, non familia mota berriak gero eta ohikoagoak diren, lan honek funtsezko mezu bat plazaratzen du: ez da altuera, pisu, hizkuntza edo kultura kontua; maitasuna pizten denean, ez dago gaindi ezinezko oztoporik. Estetikaren aldetik, Daniela Kuloten estiloari xamurtasuna eta kolorea darie. Krokodilo eta Jirafaren bilduma beste ale hauek ere osatzen dute: "Krokodilo txikia, Jirafa altua eta neurri kontuak", Krokodil und Giraffe: ein richtig echtes Liebespaar laster euskaraz eta Krokodil und Giraffe: eine ganz normale Familie.

MILA ETA BERE LAGUNAK (KOPPENS, JUDITH)

Mila gaur aitaren etxera doa. Omar eta Inge, bere lagun berriak, etxera datoz jolasean ibiltzera. Munstroetara jolas egingo dute. Aitak ere pozik egingo du haiekin jolas. Munstro-orrazkera dibertigarriak egin, eta munstro-opil goxo-goxoak prestatu dizkie. Primeran ibili dira! Halako batean, Omarren eta Ingeren amak hurbildu, eta atea jo dute. Zer esango ote dute munstro txikiak ikusita?