Ir al contenido
Leku guztietan antzara bere mokoaz ala da
Horak non mina, han mihia
Norat iguzki, harat buruzki (estalkia)i
Nork jarriko dio txintxarria katuari?
Egun bat egun bat da pentsatu zun zeken batek, eta garbantzu bat erantsi zion lapikoari
Maitasuna ta ilargia, ezpadira anditzen, gutxitzen
Aseak on ta goseak gaizto
Egizu ongia ez dukezu ondotik urrikia
Deitu barik ez da (eta) zerura be
Ulertzaile onari, hitz gutxi
Anitz daki saguak, baña obro (haboro) gatuak
Ogi gogorrari hagin zorrotza
Ongi egiña, gaizki pagatia
Logale aundiya dunendako, goatze (ohe) gogorrik ez
Arrainak gan ta sareak heda Arrañak
Idi zarrari arran berri
Asto hilari uzkitik zuku / olo
Zaldun berriari zaldi zaharra
Zamari gazteari, zaldun zaharra.
Erregalatutako astoari ortzetara ez begitu
Txerriari ailegatuko zaio San Martin.
Zulo bakoitzari larakoa
Txori bakoitzari eder bere kabia
Ate bakoitzean bere jabea
Bakoitzari berea
Azkar heldu nahi baduk, astiro joan
Agure zar onari, ez ateak itsi
Otso-haragiari, zakur-betortza
Hoa eure izebaren etxera, baina ez maiz sobera
Txori txarrak, kantu (xinta) txarra
Pazientzia, zauri guztien / guzien goxagailu
Andra gaixoa, betiko
Lan aintzinetik pagatua ihesi doa
Dei Jaungoikoari eta eutsi gabikoari
Etsaiari kandela biz argi
Ezkutari pobreari zilarrezko katilua eta kobrezko lapikoa
Besterik ezean, ogi gogorra ere ogi
Halako ezteietan, halako zopak
Azkar heldu nahi baduk, astiro joan
Geroago ta gorago, golpe (h)andiagoa
Ekaitz ostean barealdi
Noiz eta izan dadin igaitea gorago, jaistean hartzen da golpea handiago / Noiz ta izan dein igaitea gorago, xaxteari (jaistea, erortzea) artzen du golpea handiago
Gaitz aundiarentzat, erremedio aundia
Sardina batek bota zuen asto kargatua lurrera
Egunero zerbait ikasten
Denbora egin eiten ari da
Beharrak zaharra merkatura
Jarraikiz azeri zaharrak atzematen du oiloa
Gauez katu guziak beltzak
Itsasoari eta emakumeari errespetua
Arrats gorriak eder aldi
Gertü onari iletik lot hadi
Ur irakinean eztu euliak pausatzen
Lo egiten duenaren sarera arrainak datoz
Bi ezkero, hiru seguru
Zahartzeak deus onik ez
Zahartzean, zapatain
Munduen nahi dabenak luzeroen bizi, olluekin erretirau ta , txoriekin jagi
Eginarentako ez dago erremediorik
Eginak eginkizunik ez
Boladan dagoenera denak egokitzen dira
Adiskideak zaindu beharrekoak
Ausartarentzat da mundua
Urrutiko eltzea urrez, hurbildu eta lurrez
Nekeetan, irria ezpainetan
Gaztaro alferra, zahartzaro okerra
Ahateari igerikan erakastea
Saindu mana, otso hatzana
Ilak zelan lurrak jan, alan haztu
Goxo batek inor ere ez du mikaizten
Hontzari bere umeak eder
Nagusi berri, lege berri
Zoaz beste txakur batengana hezur horrekin
Aita biltzaileak, seme hondatzaileak.
Goizaldean lo dagoen azeriak ez du lumarik ahoan
Hitz ergelei, belarriak itxi
Goseak dagonarentzat ogi gogorrik ez
Ogi gogorrari, hortzak zorrotz
Or flakia, oro küküso
Asto zaharra mukizu, malizi asko dakizu
Anitz daki saguak, baina haboro katuak.
Gazte eta ero, zentzaturen gero
Ez irabaztea, galtzea
Haizerik ez bada, arraun egin behar gogor
Eskatzea libre da, ez ematea ere bai.
Eiheran sartzen dena, irintatzen da.
Dabilenari pasetan jako hori
Txiroak, ematen zaiona, artu bear
Nagusitarik gertatzen da zerbitzari bere sekretua agertzen duena mutilari.
Jaungoikoak semerik eman ez dionari, demoniñoak illobak eman
Ondo dabilenari gure Jaungoikoak laguntzen dio
Jaungoikoak emon eta Jangoikuek kendu
Jainkoak, bera langile on izanagati, nahi du lankide
Eguzkitan erretako ogirik ez dago
Goiz jaikitzen denari, Jaunak laguntzen dio
Ogia lenago, ora baño
Txermoniak ordainetan izaten dira
Emazte agüdoa, senarraren koroa
Goizaldean lo dagoen azeriak ez du lumarik ahoan
Asto bat il eta beste bat biztu, kittu
Ibai nahasia, arrantzaleen irabazia
Lehorrean mariñel ona
Denborak ontzen ditu intxaurrak
Nolako gizona, halako itzala
Legegizon gaztea, auzi galdua
Ez min guziegatik atxeterretara, ez iharduki orogatik auzitara
Higuindu eta higuindua izango zara, maitatu zinez eta maitatua izango zara
Apirila on ikusi nahi duenak, ehun urtez bizi behar du
Oliba bat ona, bi zilarrezkoa, hirugarrena hilgarria
Trikuak azeriari toki pixkot eskatu eta azkenean bialdu
Munduan nahi duenak luzaroan bizi, oiloekin ohera, txoriekin jaiki
Gogozko lekuan aldaparik ez
Zeru hodeikatua sanjakor, begitarte tindatua zimelkor
Amodioak begiak itsu
Jokoan zorionekoa, maitasunean zoritxarrekoa
Makurturik, edozein atetatik sartzen
Aldats gora, aldats behera
Uzta garaian lokartzen, miserian iratzartzen (aprox.)
Ur lasterra, ur ederra
Martxoa eurite, urtea ogite
Ur geldia, hilgarria
Ogi erraberria, etxegaltzaigarria
Igaroriko urak errotarik ez darabil
Dabilen harriari, ez zaio goroldiorik lotzen.
Dastatu behar ez duan eltxanoa, utzak irakiten / Eltxano teste behar ezyuana, eitzak erakitzala.
Ur isuria gaitz biltzen
Akabatzen zama astunak, zamariak eta laguna.
Akatsik gabeko laguna, aurkitu ezin duguna
Zamaria gazte deño heziren da
Kanpoan dagoenaz gaizki hitz egin
Dantzatu nahi ez dena, ez doala dantzara
Isilik dagoenak asmatu
Egun onari bortak ireki dazak (iezazkiok)
Pagatzaile onak berak urratzen ditu ezpartzinak
Segari onari igitairik ez ahaztu
Gizonari berbatik eta idiari adarretik
Urte askoren buruan, burua soil
Marranta baduzu, edan ardoa
Jan lodi, bizitzeko guri
Etsairik handienari bi kandela piztu behar zaizkio
Hontzari bere umeak eder
Azkenean dena jakiten da
Jan-edanaren gozoa! Kontu emanaren gaiztoa!
Isilik egonak ez du nehor galtzen, erasteak hainitz
Burdina bero deino jo behar da
Gizon onak azkurriak bere
Arran mihigabea sasitzan usteldu (aprox.)
Zaharrari aixea egiok aldatu ta daik galdu
Egik leku haizeari, halaber eroari
Kaden txarriak aretx hobea iruntsi
Medikuari ta apaizari egia beti
Zaldi hoberena da noizpait lerratzen
Beldurrak eta amodioak dena handiago egiten
Aberekia ttiki ttikitik hezi behar da
Xinurriari dakitzanean hegoak, galdu ohi ditu gorputza eta besoak
Kontuak garbi, adiskideak za(ha)r
Utz haizea teilen gainean joaten
Besteen atorrakin ibiltzen dana, kale erdiyen bilixkorriko gelditzen da
Ahoan non den miña, (h)ara mingaña
Kaltea dagianak bizarra lepoan
Zapata estuekin nekez ibiltzen
Soinu gutxi, dantzari onarentzat aski
Etxea izan eta txabolan bizi, holakoak makila du merezi
Behin bai, berriz ez
Behatza eskeini, eta besoa hartu
Heure burua gora ezak, indioilarra, bihar lumatua izango haiz eta
Segidoria, bentzidoria
Poz-atsekabeak deitu gabe etorri
Zerbait izango du urak bedeinkatua izateko
Ostirala bertzen kontrakoa Ortzirala
Maitasunak eta gorrotoak biak begiraldi zorrotza
A zer parea, karakola eta barea!
Aginpide dekonak agintzen, agintzen deu
Elkar irudiak elkarrekin
Darraionarentzat da ehizea
Adiskide dena ororen, ez da inoren
Hartu bai eta eman ez, ezin diteke lege onez
Haseran lagun on asko, luzarorako kako (huts egiten)
Adiskide ona aurkitzea baño, astoa adarrekin aurkitzea errazago
Interesagatik laguna, ez daluzarorako
Ebakitzen ez duen ganibetak eta ematen ez duen lagunak berdin du galtzen badira
Hari gorapilatua ez da sekula oso
Adiskidea eta ardoa, zaharrago eta hobe
Emaitean adiskide; kuperatzean etsai
Lagunak eta mandoak nekepean akabatzen dira
Lagunak infernuan ere gauza ona
Horrela izan da egundaiño, zakurrak maiteago zaitu zeure suiñak baiño
Maitatzeak maitatzea du hartze
Neska gaztearen maitasuna, ura bahean
Amaren alderako zorra, ezin ordaindua
Amodioak begiak itsu
Èroaren amodioa; zenbat neskatxa ikusi, hainbeste nahi
Maitasuna eta zeloa anaia bixkiak
Diruaren larrua otsoarena baino lehorragoa
Arantza beltzak zornatu, elorrarantzak osatu
Maitasunak haserreekin estimatuenak dira
Maitasuna, dirua eta eztula ezin izkutatu
Libili eta ibili eta egunsentian ostatuan jo
Ero, baña bero
Ixilik egon dudetan, zeure onetan
Gaua gogaiaren ama
Ez altxa sarea, arrain guziak sartu artean
Ezkondu baino lehen, kontu zer egiten den
Lehenago da obligazioa debozioa baino
Itsumustuan egin beharrean, hobe berandura egitea
Eten edo erten
Gezur errailea txainkia beno aisago atzemaiten
Haginak hurrago baño
Urte bisistua, latza ta estua
Uztapiku-urte, hobe inoiz ez ikustea
Elur-urte, gari-urte
Elur askoko urtea, urte dohatsua
Urte berri, asmo berri
Beti irabazteko, sekula ez jokatu
Mintzo denak ereiten, ixil dagoenak biltzen
Lanbide askotan ikasle, ez da maisua ezertan ere
Adiskide egik ez behar duanean, baina bai behar duaneko
Bide zelaitik dabilena osasuntsuago dabil
Bere habia zikintzen duen txoria txarra da
Ama-erraiñak zeruan ere alkarri ipurdia emanda
Aberatsak dana lagune ta pobriek ezebez
Haurreki etziten dena xagitan da kakaz nahasirik
Idiak egin beharrean gurdiak irrintzi
Mendiak mendiaren beharrik ez, gizonak gizonarena bai
Asto isila, jakituntzat hartzen da
Marteillu zillarrezkoak hauts detzake ate burdinezkoak
Askoren ardiak otsoak jan
Asto gogorrari, akillu gogorra
Goiz beleak garitan
Arrautzatik orduko erpeak zorrozturik
Astoa zaldiz jantzi arren, beti asto
Kontseilu ona, urre ona
Buztinazkoa izan arren ez da berdin txarra edo txanila
Zorriketa ari denarentzat kukusoa ere ihizi on
Goiz jaikitzen denari, Jaunak laguntzen dio
Edo santua edo txarriaskea
Hitzak ederrak eta putzak minak
Ume ahobigunak ama biren bularrak
Laztanak eta besarkadek umeak egin ez, baina atarikoak dira
Belar gaiztoa beti bizi
Oilo gosea kantari, neska gosea dantzari
Zulo bakotxari bere larakoa
Ondo pasea, ondo kontatu
So egilea dantzari eder
Lehenik euk egin, gero besteri eragin
Predikua labur, bazkaria luze
Gaitz bat betor ordu onean, ez badira beragaz bi edo hiru atzean.
Gaizki bildua sekula ez baliatzen
Urrezko gakoaz ate guztiak ireki doaz
Eztei batek bertzea ekartzen du
Ontasunak agintea gutxitzen
Gizon alfer eta hordia, bere eta besteen hondagarria
Hitz eztik mihia zaurtzen eztik
Elurra bere aroan asegarri, handik kanpo gosegarri
Baratxe baratxe, barea urrutira
Bahe berriak iriña zuri, zaharrak ore hobea
Bestela baitakoan, otsoa astoagana hurbildu
Hun edo tzar, orga handi
Lasterka doan zaldiari, akullurik ez
Ahuntzaren umea aztaparkin
Edozein bere ideaz
Dupa nolako, arnoa halako
Bakoitzak bere orratza gotti (gora) Bakotxak
Denboraren denborako, arbi errea abenduko
Azak azatzan, porruak porrutzan
Ire ideaz ezkon adi ta aiza ondo beti
Egunero legatza, azkenean garratza.
Ergelen kontua infinitu
Egunari berea eman behar zaio
Oihan orotan otso bana
Edozein hulek bere geriza
Bakoitza bere zoroak bizi
Nor bere gisa
Asteak bere ostiralea
Hontz bakoitza bere adarrera
Ahuntz ugerdunek, akar (aker) ugerdune Auntz
Bakoitzak bere bastia eroan behar
Elkar irudiak elkarrekin
Bakoitzak bere astoari arre
Edozein zidorrek (bidetxigorrek) dau luparia (lokatz tokia)
Orhiko xoria, Orhin laket
Nork bere etxe pobrea, erregena baino hobea
Edozein berentzat ta Jaungoikoa oroentzat
Danentzako ez da feria bardiña
Bakoitzak bere gurutzea darama
Nork berak daki bere mandeulien berri
Xoria ezagun da lumatik
Zer merezi, hura etorri
Jangoikoak emondako begiekin ikusten dogu
Hitzak jun eiten dira, eskribitutakoa ez
Iraina, arrazoirik ez daukeenen arrazoia
Mihi gabeko joarea (h)erdoilak jan
Denean dentxoa, ene enetxoa
Dirurik barik inora ezin lei (liteke) urten
Aldekoak aldean, alegre kalean
Kantari gextoak oñon
Kantatzea pentsatu nuen eta kantatzeagatik negar egin nuen
Kantuak salatzen du txoria
Saindu-mana (itxura), otso-hatzana
Eman oroitu gabe eta har ahantzi gabe
Haragiak haragia hazten
Aharikia zaldunaren jakia
Berdinarekin ezkon hadi eta ondo izango haiz beti
Su bako etxea gorputz odol bagea
Ate biko etxea ez da erraz zaintzen
Etxean konbidadu asko, etxe pobrea
Maastia bildurrak zaintzen du
Behin etxea eginez gero, hilobia zabalik
Edozein txoriri eder bere habia.
Andrerik gabeko etxea eta lemarik gabeko ontzia, gauzaberadira
Itsasoari esana: «(H)i ere ezkondutakoan domatuko (h)aiz»
Etxun (etzan) aite (hadi) afaltzaga ta jagi aite zor baga
Gaitza, sekulan bakarrik etortzen ez
Hartu egik entzute ona eta hatza lo
Behorraren ostikoak ez ditu sendi garainoak
Bortxaz barurzale
Ondo eiginen pagua, ate ondoan pagua
Gateko hotza eta edari beroa, ez dira onak sabelerako
Nola apezaren kantatzea, hala bereterraren inhardestea
Nolako egurra, halako sua
Nolako bizitzea, halako heriotzea
Lantze onak, uzta onak
Hara bi, zu bat eta bestea ni
Erdi bana egitea bizitzea da
Zotza ere zetaztaturik (zetaz jantzirik) eder
Erosten duenak ahal ez duena, sal dezake behar duena
Apaindurik emakume itsusirik ez
Besteren buztanakin ulik kentzen
Ardo eta ogi onarekin ez dituzu lagunak faltako
Jantzi onak jatorri txarra estaltzen
Maitasuna ez da jolasgura
Maitasuna egunerokotasunetik sortzen da
Zume hauekin saski hau baino ezin da egin
Zarata asko ta intxaur gutxi
Edertasunarekin bakarrik ez da lapikorik betetzen
Auzoaren laguntzarekin nire aitak zerria hil zuen
Borondatearekin ez da nahikoa
Bakoitzak bere bergaz besteak neurtzen ditu
Katu eta lapurrekin, tratu gutxi
Zalduna, egik semea Duke, ez ezaguke
Nereaz nere, doi-doia bada ere
Gibeleko on dena bareko gaxo
Bakoitzak berea behar du
Beharrak ez du legerik
Ustez egin ezin zena, bultza ta bultza egin da dena
Mendira ogixe ta txamarrie eruen
Jantziak asko egiten dio (kristauari)
Ezaun adi ta aizate ondo bizi
Aholku eskatu gabea, gaizki hartua
Aholkurik ez du inork beretzat eta bai besterentzat
Amodioak malkarrak zelaitzen
Eskatzea libre da, ez ematea ere bai
Bihotzetik ageri da jendea
Obro (haboro, gehiago) euli ehizatzen da eztiaz ezik ez gibelminaz
Gauza itsusirik ez egin eta ez ikasi
Agindua zor
Ohiturak eta diruak semeak zaldun egiten ditu
Ditarerik gabeko jostunak gutxi josi eta gaizki
Erroia haz ezak, begiak dedezak
Nolako urtea, halako ardoa
Ahuntzaren umea, antxumea Auntzan
Nolako jauna, halako zerbitzaria
Denboran denborako gisa
Gurasoak zelangoak, umeak halangoak
Denok, gutxiago edo gehiago, dugu isildu beharra
Puskautako kanpaia eta hildako erretorea beti onak edo onenak
Martxoko ostotsak berrogei eguneko ekaitza
Eguzkiak danentzako urteten dau
Bertze lanik eztuenak, katue urean busti
Debriak errezatan dionean, engañatu nai yai
Katua kanpoan, arratoiak besta
Beleak behe egadan, hotz handia
Sua den lekuan kea
Besterik ezean, zapoa zotzean
Inorekin faltatu gabe behar da itz egin
Buruan min, gorputz osoan min
Andra-gizonen asarrie ez eukixena
Azeria kilkerren ehizan ari denean, berarentzat txarto eta bere umeentzat okerrago
Axeria oiloen predikari
Hauzokoaren bizarra mozten dakusazunean, sar ezazu zeurea urean.
Martxoak maiazten badu, maiatzak martxotzen du
Dienean (ematen badiate) ereztuna, ifini txirkandea (heri ttikia
Goseak jolasik (jairik, aldarte onik) eztu
Ate bat hersten denean, bertze bat irekitzen da
Handitasun handia, lautasun handia
Adiskide za(ha)r ta kontu garbi Aixkide
Zaharrago, txarrago
Zenbat buru, hainbat aburu
Penen berri duenari kontatu zure penak
Adiskide zahar eta kontuak garbi
Gorputz denkantsatuak dirua balio
Konfidantzak galtzen du gizona
Zeure ardurak hartu eta ez inorenetan sartu
Bi etxetako zahurra goseak hil
Hasteko tonto, ixteko pronto
Zer ikusi, hura nahi
Gaitz danentzat ona, dieta eta bero
Hortzik ez eta intxaurrak
Hartu eta emon, mundue hola
Diruak malkarrak zelaitzen
Ederra pikutik egoten da
Otsoak esana: «Sabela betez gero, madarika nazatela»
Neurez ez dot, balinde banikezu
Irainengatik eskerrak emanez egiten dute tratua gizon jakintsuek
Betiko itoginak harria zulatu (e)ta aldi luzeak guztia (ah)aztu
Nori berea da zuzenbidea, Jainkoari arimea
Ostikoa akuluaren kontra ez da ona
Hoa laster, baratxexe
Pozez ere negar egiten da
Adiskidetasunetik etsaitasuna
Hautsok ekarko ttute loiek
Ustrail (upel) onak, ardao ona
Etxe onean txingar ona
Kastatik kondea
Zeruan sartzeko ez da esker txarrik egin edo eman behar
Santutasun eta diru, hamarretik hiru
Ez dagoen lekutik ezin da atera
Maitemindua zoroagandik hurbil
Atzo sartu zen oiñutsik, gaur egingo da nagusi
Guti hiltzen goseak, hainitz, aldiz, aseak
Errementaritik errementarira ez doa dirua
Astoa ez da birritan leku baten jausten, personea bai baina
Ilusinotik ere bizi da
Bihotz betea, ahotik dario
Eztabaidatik sortzen da argia
Eskurean (eskutik) ahora, okelea galdu doa
Aseak on eta goseak gaizto
Ate hertsian ez da deabrurik sartzen
Olgetan hasi benetan irten
Otsoak jan dezake ardi kontatuetarik (aukeratuetarik)
Balio ez duten gauzez saskia beterik
Ikusten ez duzunaren erdirik ere ez sinetsi
Zer jan, hura haragitu
Jainkoak begira nazala lagunetatik, etsaietatik ni aldenduko naiz eta
Amorioak eta kainaberek hasiera dute onena
Berrogei urtez goiti, ez dezakaa tripa busti
Ehun lagun guti, etsai bat sobera
Egur eskarmentandua sugin (sugarri) ona
Guraso txarrak, ume txarrak
Nitaz barre eginen duzu, baina ene diruaz ez
Guztiok ditugu ero harrak
Gauez katu guziak beltzak
Aita santua, seme deabrua
Belearen umea, belakumea
Baltzagaz edo zuriagaz tripea bete
Inar bat asko su handiaren pizteko
Behin galduta egonez gero, galdu dezagun guztia
Zaldikume sarnati izatetik zaldi ederra izatera
Gezurti handiarengandik jendeak ihes
Urdeen buztanez matrazu onik ez
Zenbat buru, hainbat aburu
Hazi gaixtotik fruitu onik ez
Haritzak ezpala bere erikoa
Danetarikoak gagoz mundu honetan
Gari anitz izaiteak ez du sekulan urte gaxtorik isartan (ekartzen)
Belearen arrautzetarik, usakumerik ez
Inar bat asko su handiaren pizteko
Esana da erraz eta egina garratz
Begira hadi ur bareti, nihaur Iasterreti
Amodiotik gorrotora pauso bat
Haritz eroriari orok egur
Ongitik gaizkira erreal baten ere ez tartea
Larrutik ateratzen dira ugalak
Esana da erraz eta egina garratz
Gaitzetik urri
Itsasoko arrainik onena meroa, lehorrekoa arkumea
Juramentu asko, gezur asko
Dirua ematea da aberatsena eta zaharrek urdupena
Zorigabeak eta bideak egiten adiskideak
Lagunen artean atsekabeak erdiratu
Jokoan suerte txarra, maitasunean suerte ona
Asto bati buztana ken, besteari ezar
Biluzik jaio nintzen, biluzik nago: ez dut ez galtzen ez irabazten
Astiro eta letra ona dio maisuak eskolan
Edozeinek edatostean dio bere gardia
Jan ondoren, ez dea irakurri behar
Esnea azkenengo edan
Mila urte igarota, ura bere bidean
Madaria jan ondoren, edan ardoa hil nahi ez baduzu
Usoak joan, sareak heda
Errosarioa eskuan eta deabrua kolkoan
Emazu zeure arrazoia besterenik aipatu gabe
Santa Luzia eguna, argia gabe iluna
Maiatz luze gosia, garagarrillak ekarriko du asea
Bezperan gorritu labea, abar gutti aski biharamunean
Ez du irauten soinekoak gorputzak adina
Esana eta egina
San Andres, dana ona, txarra bapez
Egia erran eta adixkidea gal
Astoak esan leio mandoari: ‘ken hakit horrago belarri’
Nork nori? Hontzak biligarroari buruhandi
Esneak erran zion ardoari: nik behar bahaut dastatu, ez du izan behar ez min eta ez tustatu
Lapikoak tupinari, ipurbeltz
Esak norekin habilen, esango diat nor haizen
Non harro, han herren
Urrezko giltzak ate guztiak iriki
Dirua, diruarengana
Diru bageko andirasuna, su bagerik berzuna
Munara eroaten dau Jaungoikoak, baina muna bera eztau botaten
Jaungoikoa berankorra, baina ez ahazkorra
Nola hotza, hala erropa ematen du Jainkoak
Jainkoak egin, eta eurak elkarrekin
Jainkoak eman biezat neure neurriko etsaia
Munara eroaten du Jaungoikoak, baina munan behera ez du botatzen
Alkartasunik ez dagoen lekuan indarrik ez
Ona ardoa, nahastu arte burua
Indarrak agintzen duenean, legea isilik
Gaitz zaharra sendatzen zaila
Buruko mina duenak jan nahi du
Hile kutxan sartu orduko, aiztuta
Esandakoa esanda egoten da
Eguzkia sartzen ez den etxean medikua sarri
Gorostian gorosti, Donostian Donosti
Amodiozko ezkontza, dolorezko bizitza
Erregebidea bada, ez joan bidezidorretik
Zeloak dauden lekuan, maiasuna; zaharrak dauden lekuan, atsekabea
Orain emazik konfiantza geiegi, gero kaka iñen dik burutik betti Oan
Gogozko lekuan, aldaparik ez
Jainkoak ez badu nahi, sainduak ahal guti
Kendu eta kendu mukurua joan
Sua egon den lekuan (err)autsa
Egiok egileari / Egileari egiok
Guti(en) uste dugun lekuan dago erbia lo
Ogirik gabe, bakerik ez; bakerik gabe ogirik ez
Beharrak, aharra
Deitu barik ezta zerura be
Ardi bat do(e)an lekuti(k) oro
Ontzi utsak, soñu aundia
Lo egin ondoren erabakia hartu
Maiatza, urtearen giltza
Hara bi zu bat eta bestea ni
Idia ez da bakarrik uztartzen
Oilar bi olotegi baten, geixki konponketan ditxuk
Elkarrekin lo egiten dutenak iritzi berekoak dira
Nondik lan, handik jan
Oliba olioak gaiitz guztiak osatzen ditu
Ura edan idiak bezala, ardoa erregeak bezala
Igela haserreturik ere, ur maelari ez zaio axola
Nahikariak edertzen itsusiak.
Lehenengo maitea, sua eta eztia.
Amodioak dituen arrazoiak ez ditu ulertzen arrazoiak
Amodioak begiak itsu
Arroza, arraina eta pepinoa, uretan jaio eta ardotan hil
Zuhurrak beti on gose
Gehiago eukiago eta nahiago
Ondasunak galduz gero dira ezagun
Aurpegiak asko esaten dau Arpegixak
Berri onak oinez, txarrak airez
Ilhunpeak zaldiz, argiak oinez
Ongia bilatu, gaizkia aienatu
Zirujau onak erdi-erditik ebakitzen du
Gari ona, kaxatik
Lurrin ona flasko txikietan saltzen da
Mintzo denak ereiten, ixil dagoenak biltzen
Gari ona, kaxatik
Arran bagako beia, mendian galdu zan
Otsoak hirur zango libro nahiago, artean lau baino
Oro ni, beti ni
Ezkonduak etxea berea nahi
Ezkontzea ta agintzea zerurean (zerutik) jatoguz
Jan eta kantatu, hasiz gero ezin bukatu
Usoak joan, sareak heda
Andrearen aholkua gauza apurra, hartzen ez duena zoroa
Bihotza eta begiak beti gazte
Hartzea eta ematea modu burutsuan
Matzalekoa baino solasa ukatzea gaiztoago
Nahi duenak ahal du
Ezkonteguna, aise izanaren biharamuna
Otsoari, ase eta gero, ardiak errukarri
Zuhurrare poltsak bi zulo
Diruak itsasoan ere bide egiten
Diruak kaka artean ere usain ona
Maiteminak eta arrainak freskoak izan behar dute
Galendua dabil uberen bila
Onegiak ona galerazi
Asmo zuzena, bide okerra
Nehork debekura lehiago du
Irabaztea suertea da, eta gordetzea burua izatea
Erratza ongi jantziak anderea irudi
Jazkereak parraua (basamortuan bizi den frailea) egite ez du
Gosea baino argiagorik ez dago
Beharrak zaharra merkatura
Goseak ez du pensamentu onik
Katuaren umea aztaparkari
Gizona harri berean bi aldiz behaztopatzen den animalia bakarra da
Ez ezar ixtupa itxindiaren ondoan; ez eta neskatxa muthilen artean
Gizona otsoa beste gizonentzat
Gizonak asma, Jainkoak xeda
Gizon sendo eta itsusi, andreek gustura ikusi
Arraina eta arrotza, heren egunak karatzez, (usain txarrez) kanpora deragotza (bota)
Gogo onez betea dago infernua
Negua ez da bukatu apirila bukatu arte
Neu hilez gero, medikua atetara
Emaztearen hirugarren zangoa, nigarra edo gezurra
Negarrez ta parrez, aita kanposantura eramanez
Azeri zaharrari ulea joan, baina antza ez
Otsoak nola irestia, hala sinestia
Eroa penagatik da zuhurra
Sasimaisuak irakurtzen jakin ez eta eskola bat jarri zuen
Bertzeen minak «atx» gutti
Gaitza, kintalka etorri eta lumaka joan
Medikua eta abadia zarrao ta obiao
Egiazko lagunak, makila eta zakurra
Zaldi hoberena da noizpait lerratzen
Gezurtia ezin izan ahanzkor
Beldurrak mahastia zaintzen
Morroia eta oilarra, urtean
Hilak lurpera, biziak mahaira
Mundua ttikia, gogoa handia
Nagusiaren begiak gizentzen ditu abereak
Ezer ez, begirako da ona; sabelerako ez
Trumoia denean, Santa Barbara
Alferra beti lantsu
Ez horak zahia jan, ez oiloei jaten utzi
Zakur zarrak ausi andirik ez
Kainaberadun arrantzalea irabazi baino jan gehiago
Buruti hasten da arraina karatsen
Arrain handiak jaten ditu txipiak
Dabilen bideak harrapatuko du
Nagusiaren begiak, gizentzen ditu abereak
Hiltzea, erregek hausten ez duen legea
Berezko adurra behar da bertsolaria izateko
Hasiak egina dirudi, eginak urregorria
Hogei urtetan (ezer) eztena, hogei eta hamarretan eztakiena eta berrogeietan eztuena, da jagoiti eztatena, eztakikena eta eztukeena.
Lur gutxi aldats gabe
Esaten duena ez da txarra
Jatea etea kantazea zoroena da
Erosi eta gezurra dioenak bere boltsan nabari ohi du
Atxekixetan dabenak azkenien erosi
Egia bi zangoz dabila, gezurra batez
Ondo ezkontzen denak ez du ezertan hutsik egiten
Bere buruan fidatzen denak egunero huts egiten du
Egiten duenak pagetan dau
Darraionarentzat da ihizia
Dakienak badaki puzkerra kerrenean (burruntzian) sartzen
Asko ikusten duenak, asko ikasi daroa
Legea eta zigorra elkarrekin elkarrekin uztartu behar
Lasterka abiatu eta bidean gelditu
Oinez ez dabilena, hegadan
Dudatzen ez duenak ez daki ezer
Arran mihi gabea ugarrak jan
Hautsik nahi ez duena ez doala larrainera
Danentzat ez dago beti feri txarrik
Egin zan lan, Maria, ta izango den saria
Opilla zatitzen duenak zatirik onena ahoratzen du
Gezurtiak egia derrake, sinhets eztitake
Galdetzearekin ez da ezer galtzen
Lehen daukanari joaten zaio suerte ona Len
Erregalatzen duenak ongi saltzen hartzaileak ulertzen badu
Puskatu, pagatu
Oilarrarekin bakarrik jaten duenak bere zaldia ere bakarrik zelatzen du
Guenak (amaraunak) sagua askatzen ta eulia oratzen OTRO
Beirazko teilatua duenak, auzoari arrika ez egin
Erregen zakurra, zakurren errege
Osaba bat duenak Alkalan, ez du osabarik ez ezer
Bizkor ibilite be nahiko zeregin
Antz-azturak obiraino
Mailutako jaio zenari zerutik erori zitzaizkion iltzeak
Atzetik datorrena konpondu dedila
Errosarioa eskuan eta deabrua kolkoan
Esanago ta txarrago
Jakiteak ez du ogirik jaten
Jakitunak ikasi nahi du, ezjakinak erakutsi
Ondo jan-edan ondoren lana errezago
Norberak egin eta norberak ordaindu
Lo eta hil biok berdin
Denborak sendatzen du gaisoa eta ez sendagaiak
Ez da munduan gauza preziatuagorik denbora baino
Sasoiak helduko ditu mahatsak
Ostenduko zara eta aldi igaroa oratean gaitz da
Denborak dana argituten dau
Aldi luzeak guzia aztu
Zimino jauzikariena erotzen da lasterrena
Beheko buruak galtzen du goiko burua
Tentazioan santuak ere jausten dira
Aho hertsian ez da sartzen eulirik
Esku onetan dago kontua
Herrik bere lege, etxek bere aztura
Soinugilearen etxean, oro dantzari
Errementariaren etxean, zotza burduntzi
Pobrearen poza, laburra
Etxe beteak atsegin, etxe hutsak bihotz min
Ez erakutsi denen artean trebetasuna
Abendua gau uts eta jai uts
Gauzak badabe beren neurria
Adar igarrik gabeko arbolarik ez
Itsuen herrian, okerra alkate
Bakoitza bere sokak urkatu ohi du
Arrainak gan ta sareak heda
Otsailean aldiz eguzkitan aldiz sutantzean
Haugi mugonez, maiatza, urteko hilerik onena
Ergelaren bizarrean denek ikasten dute bizarra egiten
Isilik egonak nihor ez du galtzen, erasteak hainitz
Gerran eta maitasunean denak balio du
Lauk jaten daben lekuan, bost jaten dabe
Olgetan, jatean eta jantzan agertzen nor nor dan
Egiazko laguna behar orenetan ezagutzen
Berantean arriskua
Ez beti gazta eta ogi
Ardura ez deutsun gauzetan ez sartu
Iazko kabietan aurten txoririk ez
Martitzeneko ezkontzea, martirioa
Onenzaroz leihoan, bazkoetan sua
Urriaren azkenean, gaztaiña etxean
Urrian bota ongarri, araberan uzta berri
Norbere etxean deskantsurik handiena
Beharrak izurriaren manak ditu, askazi-adiskidez gabetzen gitu
Predikua labur, bazkaria luze
Lur atzean behiak idia adarkatu
Edonon dauz txakurrek, agiñek zabalik
Ez daiteke izan Jainkoaren eta deabruaren
Mendiak ez dira alkartzen, baiña gizonak bai
Etxeari eusteko abe txarra, urte askoan mutil zarra OTRO
Lagunen artean ez da konprimenturik behar
Lekuan lekuan ardiak, beltzen artean zuriak OTRO
Adiskide zahar eta kontuak argi
Senideen arteko aserretan ez sartu, ez onetan, ez txarretan
Elkar maite duten biren artean, batek jaten badu nahikoa
San Juanetan kuku, san Pedrotan mutu
Gurasoen eta seme-alaben artean beti egoten dira kontuak
Anai-arreben artean ez inoiz sartu
Neskatxa larrugarri, santuak ere larri
Guztien artean hil zuten, eta bera bakarrik hilzen
Hilak lurpera, biziak asera
Gehiegi ginen eta beste bat gehiago etorri da
Eroriz eroriz zutik ibiltzen ikasten
Berririk ez berri ona
Esker onekoa izatea beti da ona
Antziñako astoa be luma batek itzuli oan
Asto baten burua garbitzean, salboina galtzen duzu
Errechago da orratz chilotik iragan dadien kamelua, aberatsa Jainkoaren erresuman sar dadien baino.
Gaitza baino erremedioa txarraua
Agotza sal eta lastoa erosi
Isats onarekin ongi garbitzen
Zelata dagoenak, ez du beretako onik aditzen
Zein da orotako aberatsena? Bere doiaz gogobetatzen dena (pozik dagoena)
Lankide, gaizkide
Bentura dadinak hartza, ez dadinak ez eta bartza
Zozoak beleari: «Buru beltz»
Au eta bapeza, dana bapeza
Gizon bizargorri, ez fida horri
Otsailean aldiz eguzkitan, aldiz sutantzean
Otsaila, firili faraila
Ogia izanik pobrea pozik
Bi erbi hil nahi, batere gabe gelditu
Ondo jandako oiloak arraultze onak
Oilarrak, gangarra ebagi ezik, kukurrukuku sarri
Goldearen amorekati pot nabarrari
Aitak nekez egina, semeak aisa igor (gastatu)
Aurreratuak aberasten dau, ta ez irabaziak
Ameriketan ere ez da labe gainean ogirik erretzen OTRO
Ur hotzez errea, beroaren beldur
itsas oiluak ageri, ekaizti seguru
Antz-azturak hobiraino
Enarak lurretik urrian dabiltzanian, euria urrian
Sartu ez eta kendu, horrela ezin mantendu
Dindika murkoa betatu doa
Itxura ona, barren ustela
Dindika murkoa betatu doa
Gizonagaz eta txakurregaz ez fiatu, hormara iten daurie txixe
Zoroei bakarrik gustatzen zaizkie gerla, itsasoa ta ezkontzia
Auzokoak beti ongi bizi
Otsoa non aipa, han gerta
Hitz eginda gizonek elkar aditzen dute
Berba bat esango eta bera aldrebesa
Lurra bigunago, harra barrurago
Egizu ongia, ez dukezu ondotik urrikia
Nagusiaren begiak gizentzen ditu abereak
Diruak mirariak
Asea nahi duen gosea, ez da benetako gosea
Jana urri, azkena barur
Leenagoko emakume batek maiatzean alkiya erre omen zun
Zezena zezen da buztaneraino
Hil arte zelan edo halan bizi
Denak goiko eta haundi izan nahi
Gaitza sufritu arte, ez da ezagutzen
Urteak adarra luzea
Aita santua sartu eta kardenal ateratzen denik badago
Bakea eta bi sos
Egizu on, ez dakizula non
Ondo eginak ondo dirudi
Egizu nagusiak agintzen duena, eta jarri zaitez mahaian berarekin
Dagoenean bonbon, ez dagoenean egon
Talenturik gabeko edertasuna, astoaren harrokeria
Alabaren haurra geurea, semearena berea
Aitaren ohorea semeari darraio
Semerik ez dugu eta izena jarri diogu
Seme zintzoa, aitaren atsegina;seme biurria amaren atsekabea
Semeak hazi, nekeak bizi
Gizon lausengaria, gezurtia eta faltsua
Gizon behartsua, gutirekin pozik eta laguntzaile
Hobe da banekien ez nekien baino
Gizon zaharrak egun bakoitzean kezka bat
Gurasoen eitea duena ohoragarria da
Urde garbirik ez da gizentzen
Gaur zugaitik, bihar nigaitik
Ahoztegitik (lastotegitik) elki (irten) ta lohian sar
Otsoari ihesi eta hartzak atzeman
Keak eta aurpegi gaiztoak jendea etxetik ateratzen dute
Gaitzetik urri
Azeriak artea hedatu eta bere buztana hartu
Anai biren erdian ondo dago mugarria
Zaharrari haizea egiok aldatu eta daik galdu
Neuk egin eta neuk jan
Jokoa eta edaria, etxekalte
Adiskide berri egiteko prisarik ez, are gutiago zaharren uzteko
Begietatik urrun, bihotzetik urrun
Beteegiz zorroa lehertuz doa
Pobreen ezteiak hots handi
Urrerik gabeko katanarrua, narrua
Ondo eginarena handik edo hemendik etortzen
Norbera ondo egonez gero, besteak hor konpon
Mendian jaioak mendira nahi
(Goazen) behi zuriaren tripara
Maitasuna, dirua eta estula ezin izkutatu
Bihotzaren giiltza, mihia
Norbera da behin
Kozina gizenak nausia dü ahültzen eta etxea gabetzen (murrizten)
Jatekoan geldi egonez eta afaria paseatuz
Legea, oituraren umea
Ikuslea dantzari ona
Ardien gaiztakeria bildotsak pagatu
Jakinahiak katua hil zuen
Bentura dadinak hartza; etzadinak ez eta bartza
Entsalada ozpin gutxi eta ondo prestatua
Esperantza, azkena galtzen
Artalde gehienetan edo guztietan ardi beltz bat
Letraduak badaki, probatuak obeki
Fedeak mendiak mugitzen ditu
Auzoko behiak erroa luze
Gizentasuna ez da edertasuna, baina gaitz asko estaltzen ditu
Gerrak gerra dakar
Edertasuna iraute gabeko ontasuna
Ahuntzaren umea, ahuntxumea
Jan ogi koxkorra semea izateko
Legea jakin ezak ez du ez betetzea eskusatzen
Informazioa boterea da
Gazteak baleki ta zaharrak baleza
Mihi luzeak, eskua labur
Saihetsa zauritzen aiztoak, fama bezten mihi gaiztoak
Jakintsu da astua, makilla du maisua
Gezterak kanibeta higatzen, kanibetak geztera
Losintxak errez sinesten ditugu
Belar gaixtoak zainak luze
Gaizto batek ehun gaiztaerazi
Ardi txarrenak kaikua zikindu
Geixagorik nai ez izatea, aberastasuna
Gura ez baduzu huts egin, ez gehiegi hitz egin
Gosea bera jaki
Gezurtia eta koxoa erraz harrapatu
Asko hitz egiten duena, bere ahotik galtzen da
Heriotzak denok berdintzen gaitu
Apaindurik, emakume itsusirik ez
Ardi txikia, beti bildots
Andreak eta umeak jakin ez dutena ixiltzen dute bakarrik
Emakumeak eta urreak dena dezakete
Emakumea, baratzea eta errota egunero saldu behar
Ardoaren eta emakumearen mende dagoena gaizki
Andre txikia, beti gazte
Emakumea erregutua eta lapikoa sutatik atera ondokoa
Soinuak poztutzen ez duena ez da parte onekoa
Beharrak zaharra merkatura
Gaua gogaieraren ama Gaba
Neskatxa larrugorri, santuenak ere larri
Aho biguneko bildotsak ama biren esneak edan
Bildots ahogozoak ama biren esneak edaten ditu
Hitza bere kiderrakin
Hitz egitea zilarra bada ixiltzea urre
Ele errana eta ur isuria ezin bil
Oilorik txarrena karkaraixa gehien egiten duena
Ekina txarra da
Pipermina txikia baina mina
Udaberriak odola bizitzen du
Barrutik doie prosesiñoie
Erantzun goxoak edo otzanak haserrea baretzen
Osasuna galdu arte, ez da ezagun
Odolak su gabe diraki
Zimaurra eta amagiarreba lur azpian
Ederraren suerteak politak nahi du beretzat
Suertea botata dago
Traizioa geldi bedi geroko, baina ez traditzailea
Elkarterik gabe, indarrik ez da
Mendekua plater hotzean zerbitzatzen da
Egia me, ez ordea ze
Egia da latz eta garratza, eta mergatz
Egiak argia du lagun
Egia olioa bezalakoa da
Bizitzea beti nolazpait gudukatzea
Oilo zaharrak saldarik onena
Mahastia beldurrak zaintzen du
Alargun aberatsak negar egin ohi du
Langile txarrak aitzur onik ez
Kapa belzdun nekazariak, ez du aurreratuko
Nekazale berriak soloentzat kaltegarri
Jostun onak hari txikia, jostun txarrak hari handia
Zematuak gehiago ortzituak baino
Euri txipiak ematzen ditu haize handiak
Azala zuria ta barrena beltza
Suzko armak urrunago, hobeto
Olgeteak benetea ekarten dau
Zerta(ra)ko dan, zimaurra ta odolki(x)a biak onak
Jauregiko kontuak, astiro
Kontuak garbi, adiskide zahar
Oker batek gauza oker asko
Ama langileak, alaba alferrak
Berri onak oinez, txarrak airez
Apirileko goizak lotarako onak
Hitzak eta lumak, eramaiten haizeak
Saparrondok, beharrondo
Prisak ez dira ezertarako onak
Ondo ikasia, ez da ahazten
Liburu zerratuak ez du (dio) iñori ere eratsukitan
Prestamuak aisa hartzen, neketan itzultzen
Zauria hotzago, mina handiago
Negarrez, umea bizi beharrez, zaharra hil beharrez
Gauza merkea, luzara kario
Aintzinetik egina, geroko egina
Gauz(a) ona denbora gutxiko
Berbarik onena, laburrena
Jandakoa segurua
Bata dala beste ahuntzaren odoloste
Ausartzia bertute haundia, zuhurtziaren lagun beharra
Prestatzen ezadila ari, gero burhasik eskatu behar itzaaukeonari.
Aurkitua ez da ebatsia
Herentzian hartua emana da eta erosia ongi mendekatua
Otsoak jan dezake ardi kontatuetarik (aukeratuetarik)
Nirea nire, besteena erdizka
Ahaztuak ordaiñik ez / Aiztuak
Gutxi eta ona estimatuago
Agindua zor
Bareko on dena gibeleko gaixto
Soberaxiago obe du eskax antxa bino
Ondo hasten dena, ondo bukatu
Gutti kosta, gutti estima
Gaueko beharrak egunez agartu
Umearen zentzuna, etxean entzuna
Ugatzean edaten dena, zerraldoetan esuro
Bizimoduak berak erakusten du nola bizi
Denena dena inorena ez
Titien mende gizona, modaren mende titiak
Zuhurrak indartsua garaitu
Otsoak zer baitetsa, otsemak donhetsa
Kastaz du erbiak lotsor izana
Asko balio duenak asko kostatzen du
Zuzterrik eztauen lekutik, ezin lei atera
Urte guztian gerta etzedina, betirekian
Eltxano (eltze) teste (dastatu) bear ezyuana, eitzak (utz ezak) erakitzala
Zorriketa ari denarentzat kukusoa ere ihizi on
Aginak urrago aaideak baino
Norberarentzat gura ez dena ez zaio besteari ematen
Hasten ez dena ez da sekulan bukatzen
Batean ez doana bestean doa
Bestek egina, laster nik desegina
Gutti kosta, gutti estima
Ohakoan dena ikasten, ez da jagoiti ahanzten
Dena delakoa izango da
Batek zapuztua, besteak altxatua
Otsoak bere haragirik ez du jaten
Zer da mira, ardiak otsoari ihes ari badira?
Isilik egoten dakien eroa zuhurtzat hartua da
Nire lagunen laguna, nere laguna
Urteak ez dira alperrik pasetan
Hariak jostorratza baino luzeagoa izan behar du
Zeloak konsejari onak ez dira
Jin bezala joan
Ogiagaz, gatxak txipiago
Gitxia eta larregia beti kaltegarria
Gizonek dirua irabazi eta andreek gorde
Arraina eta arrotza, heren egunak karatzez (usain txarrez), kanpora deragotza (bota)
Atsekabealdi gogorrak pasatu behar dira behingoz
Negozioak negozio dira
Eroek eta haurrek egiak erraten
Erregeak eta jujeak ez dira inorekin ezkontzen
Denborak aldatzen dira
Zezenak hesi barrutik hobeto ikusten dira
Etxeko trapu zikiñek etxien geratu
Itargijek kamillie (koroa) dakonien, eguraldi txarra
Amaizuna, eztizkoa ere, ezta huna
Askoren mina, zoroen atsegina
Errak egia, urka aite
Isilik dagoenak hutsegite bat, hitz egiten duenak hutsegite asko
Neskatxa, ahuntza eta sagastia zaintzen zailak
Oilar bi oilotegi batean txarto konponketan dituk
Eneatzen da emailea, ez hartzailea
Esku abilak amuarraina harrapatzen
Esku hotzak, amodio bero
Bihar eguna zabalduko du
La niebla de la mañana es molinera, traerá lluvia; la tarde roja es pelotari
Senar jeloskorra irudikor eta gogorra
Martxoan sagu pixik ez, apirilean ateririk ez: orduan etorriko da maiatza fardel-fardel.
Diruak malkarrak zelaitzen
Behi batek kaka gehiago egiten ezen ez ehun enarak
Errena, erren egin arren, urrunera
Adiskide ergelak kalte handiagoa egiten du etsai ezagunak baino
Eza eta beharra erakusleak
Txakurra zaunkaz baino otsoak isilik gehiago egiten
Ahal izateak baino, nahi izateak gehiago egiten du
Jan ezak baino, gehiegi janak jende gehiago galdu
Haboro euli ehizatzen da eztiaz ezik ez gibelminaz
Nahiago dut libertatea ezer gabe aberats izatea baino presondegian
Deabrua jakintsu, horretarako ere adintsu
Oboro daki eroak bere etxean ezen ez zuhurrak
Hagina estimatuagoada diamantea baino
Indar handi idiak, areago titiak
Egon Jaungoikoakin ta Jaungoikoa izein da zurekin
Zeruko ura hobe erregadiokoa baino
Zuloa baino zarpa hobea da
Elea zilar dela, ixiltzea urre
Isilik egonak nihor ez du galtzen, erasteak hainitz
Hobe da adiskide on bat, ezen ez ahaide ehun bat
Hobe da esperantza ona ukaitea txarra baino
Ondasun handiak baino izen ona hobe
Gehiago balio du asto osasuntsuak jakitun gaisoak baino
Hobe da grazitan jaustea, barregarria izatea baino
Emaitean adiskide, kuperatzean etsai
Lagun txarrarekin baino bakarrik hobeki
Maindireak haustea baino, oinetakoa haustea hobe
Horrek badakizü txipari tripak nontik idok (kendu)
Saltsa obea karakolak baino
Gauza guztiak beren sasoian egin behar dira
Ezagun txarra hobe, ezagun ez den ona baino
Artia azkarrari garait
Hobe da ohorean hil, desohorean bizitzea baino
Sudurra ebakiz gero, odola ahora
Aireko txoriarentzat eskukoa ez utz
Hobe duk aza-zopa adiskidearekin ezen ez oilosalda on erizten ez hauenarekin
Hobeki da sobera gutiegi baño
Hobe eskatzea lapurretan egitea baino
Hobe da galdu eziez galduago
Gal bedi gizona, eta ez haren ospe ona
Zakur illa biño katu bizia obe
Hobe da behi bat esnetsua, bi antzu baino
Hobe da behin gorri ezen ez beti (h)ori
Galdetzearekin ez da ezer galtzen
Arriskuari aurrez begiak ezarri, kalte handiak ez daitezen etorri.
Zuhurrak amore ematen eta garaitzen
Hobeki da sobera gutiegi baino
Gose antxean ibiltzea hobe
Maltzurrak dirua, zuhurrak liburua
Hobe da txabola jaubea izatea, jauregiko morroia baino
Hobe da mandazaina izatea astoa baino
Obe xaguaren burua izan, katuaren buztana baño
Errukia baino enbidia badigute obe
Hobe mutilzahar txarto ezkonduta baino
Hobea da izerdia botatzea, eztul egitea baino
Hobe da berandu, inoiz baino
Daukanak badauka eta ez daukanak baleuka
Oker hobe itsu baino
Adiskidea, urrutiko senidea baino hurbilago
Auzi luzea baino oker txikia hobe
Haboro balio du, ‘to’ batek ezik bi ‘egik’
Bi zerri argal baino bat gizena hobe
Amuarrainak begi bi, sei eskaluk hamabi Amurrañak
Ezkontzea ta agintzea zerurean (zerutik) jatoguz
Maiatz pardo, urte hartan ogi eta ardo
Medikua denean gaixotzen, bere buruaz ez da fidatzen
Hobea da ematea hartzea baino
Hobe milikatu haginkatu baino
Zuloa baino zarpa hobea da
Labe zaharra hobeki esekitzen
Txakurrak buztana ogiagatik erabiltzen du
Gorputz osasuntsuan, buru osasuntsua
Orratza sartu eta burdina-hesia atera
Senarra buztinezkoa ere ona
Dagoenean bon bon, ez dagoenean egon
Erhoak azkenean egiten duena, zuhurrak hastean
Oilar bakoitzak bere lurrean jotzen du kukurruku
Bizitza dagoen bitartean esperantza
Zer edo zer irabazten bada, ez da ezer galtzen
Gauean haritzak eta arteak bat
Harrokeria non, desohorea han
Urrutiko intxaurrak hamalau, bertara joan eta lau
Anitz daki saguak, baina haboro katuak
Ondo eta arin usoak hegadan
Sukaldari askok salda alferrik galtzen dute
Gitxia, gitxia, asko egin doa
Asko dira deituak eta gutxi aukeratuak
Azeri zaharrari ilea joan, menduak ez
Norberarena egin, kaltegarri bada ere
Ez hil behia, ez jo harria
Amaginarreba hila, ukandoko mina bezala, min handia baina iraute gutikoa
Hil da mandoa eta joan da errabia
Emakume eria, betiko
Andre ederra, etxean gerra
Nolako andrea, halako etxea
Haizea, emaztea eta fortuna ilhargia bezala aldatzen
Mundu hunek dirudi itsasoa, igerika eztakiena ondarrera doa
Zar berri? Zaharrak berri
Ebili ta ebili, ta irato ertzeti
Ezer ez daukanak ezin eman
Hazitik uzta, ereintzak ez gastaCOMPROBAR
Ez dago akatsik gabeko pertsonarik
Gizona santua izateko herriz aldatu behar
Inor ez dago pozik bere suertearekin
Ezinak ez du legerik
Dakienik ez da jaiotzen
Inor ezin da izan juje eta jakile
Bi nagusi ezin dira serbitu
Trumoia denean, Santa Barbara
Akabatzean kantatzen da loria
Deitu barik ezta zerura be
Abogaduek ezbaieri inderra
Ez aberatsa(re)kin zorretan, ez pobre(are)kin eskaintzetan
Ezkontza pobrerik ez, hiltze aberatsik ez
Ez benaz eta ez burlaz, ez josta nagusiaz
Ohean eta mahaian, lotsa sobran
Ez dut uste ez sinesten ikusten dudan baino gehiago
Orotan fida hadi, orotarik begira adi
Ez edan ezer ikusi barik, ta firmau bez leidu barik
Nagusi gaiztoena, mutil izana
Ez mahairik ogirik gabe, ez gudarosterik kapitanik gabe
Hamabost urterekin neska zatarrik ez
Lapikoari onurie bota bier jako
Nagusi gaiztoena mutil izana
Ez da neskanegün (larunbat) eki gaberik, ez eta neskatila ezkontü nahi gaberik
Ez azaldu, ez aitarik hil
Ez dira dauden guztiak ezta diren guztiak ere
Ez inor erosi, ez zeure burua saldu
Saparrondo, beharrondo
Gaztetan farra ta lasterra, zahartzean eztula ta puzkerra
Ez belarrik gari artean, ez susmorik lagun artean
Norberak ez du bere makarrik ikusten
Ez dago gauza miragarririk hiru egun irauten duenik, gero beste batekin ahazten da
Ez zentzü eskolatüz, bena bai zentzü borogatüz (probatuz)
Ez da ona bakarrik izan behar itxura ere euki behar da
Oilar bi oilategi baten geixki konponketan dira
Garaipena baino lehen ez kantatu loriarik
Ez hartu madaririk heldua egon arte
Ez jatea jan izatea agatik ez da denbora galdua
Ez jaio zarenarekin, jaten duzunarekin baino
Ez du ematen nahi duenak, daukanak eta nahi duenak baino
Hartzeko ustez hegazti handia, ez utzi galtzen eskuko txoria
Gaur egin ahal dena, ez biharko utzi
Astoari konfiturak
Esana da erraz eta egina garratz
Gauza bat da itxura, eta bestea izana
Ez da garbiena gehien garbitzen duena, gutzien zikintzen duena baino
Zein da orotako aberatsena? Bere doiaz gogobetatzen dena (pozik dagoena)
Irabazten duzunetik ez zara aberastuko, gordetzen duzunetik baino
Ez da galtze handia antxoa bat izokin bat harrapatzeko bada
Zuri guztiak ez dira irinak
Lehoia ez da itxuratzen duten bezain odolgiroa
Eder edo itsusi zein begik ikusi
Edozein zidorrek (bidetxigorrek) du luparia (lokatz tokia)
Ez da gerizpe gabeko arbolarik
Ez da zaldirik erortzen ez denik
Ez da arrosarik elhorri gaberik
Urrezko gakoaz ate guziak ireki doaz
Oihan orotan otso bana
Plazerak desplazera du berekin
Erregalatu karu
Ez dago egunik nahigaberik gabe
Diru gabeko jauna, mihi gabeko kanpaia
Edozein ilek bere geriza
Zoriona inoiz ez osorik ez iraunkorrik
Gure zahiok irin eske
Ez dago edertasunik laguntzarik gabe
Ez dago kerik surik gaberik
Gaurik luzeenak ere egunsentian akabatzen dira
Bataren gaitza besteak on
Samurrarazteko (haserrerazi) emaztea egun batez ez akio mintza
Borondate urria bera oztopo
Altxatzen duenak izaten du
Lana bertute guztien ama
Beharra irakasle ona
Ez dago eztirik gibelmin gaberik
Ez itzal gabeko arbolarik, ez baia gabeko gizonik
Ahateari igerika erakustea
Emaztegai itsusirik ez dago
Ekaitz ostean barealdi
Ez dio faltatzen eltxano bapanari bere eltzabaldea
Ulertzen ez dan hitza, prestuez
Ez da ogirik neke gaberik
Ez dago nor bere egurrekoa baino ziri txarragorik
Ez dago itsu okerragorik, ikusi nahi ez duena baino
Entzun nahi ez duen gorra baino txarragorik ez dago
Aseak on ta goseak gaizto
Azkenik ez duen eperik ez
Hamabost urterekin neska zatarrik ez
Edoi eta aize, euririkan ez; solas eta ele obrarikan ez
Udaberrian makatza, udagoienean mahatsa
Orgak idien aintzinean
Izarak ematen duen neurria baino harago ez dira hankak luzatu behar
Itxurak engainagarri
Ez zaio negarrik egin behar hiltzen denari, jaiotzen denari baino
Ez da aipatu behar soka urkatuaren etxean
Ezin leike na(has)tu garixe (garia) ta garizumie
Ez da behia baino lehen zintzarria erosi behar
Ez da artalderik ardi beltzik ez duenik
Arrosak, arantze
Osasuna, mundu honetako ondasuna
Aldats gora, aldats behera
Ez egin eta ez damutu
Sardina batek bota zuen asto kargatua lurrera
Jaten ematen dizunaren eskuari ez haginka egin
Ez du iraintzen nahi duenak, ahal duenak baino
Goiz jaikia ez da egunsentia
Abadiek be bere sakristau denpora aztu egiten du
Ez dago eguzkiak erretako ogirik
Erroma ez zen oren batez akabatu.
Ez zen egin eztia astoaren ahoarentako
Lehorrean artu ez doa arrankaria
Arnasa hartu eta putz egin, biak batera ezin
Jenteek nahi lükee ekia ta argizagia junta ditean
Lehorrean artu ez doa arrankaria
Bi etxetako txakurra goseak jan.
Burua guriz duenari ez dagoka izatea labekari
Gizona ez da bizi ogi hutsetik
Eskuko behatzak ere ez zituen Jangoikoak igualak egin
Ez inorik irririk egin; jendeak jendea balio du
Hitz guztiek ez dute erantzunik behar
Egia guztiak ez dira on erraiteko
Arbolak anitz adar
Dana ez da ateratzen norberak nahi bezala
Gure pozak pozura, ametsak diren modura
Errege berri, lege berri
Eskatu barik, ez emon konsejurik
Ez dakigu zoin uretarik edanen dugun
Oba da berandu inoiz baino
Intxaurrak topatzen du bera apurtzeko harria
Ororen gogara egitea, gauza nekea
Ez dira bigarren aldiak inoiz onak izan
Hasiak egina dirudi
Ondo eginak ondo dirudi
Obrak dira amore, ez hitz onen kolore
Lauzirika, lauzirika egiten da hamaseikoa
Ofizioa, ongi bizitzeko kondizioa
Isilik dagoenak asmatu
Begia begi truk
Bixtatik urrun, bihotzetik urrun
Begi berdeak, dukeak eta erregeak
Eroa eta zoroa, biak bat
Irakin luzeak gustua galdu
Gatza aita-amak baino bearragoa
Errezo motza ta bazkari edo jatordu luzia
Gaiztoagoak obea nai (egingo nau)
Beleak ez balu egiten karrakarik, hilikia beretako luke osorik.
Ardi bat dijoan tokitik (edo bidetik) danak
Ezin danean pazientzia
Aitak nekez egina semeak aisa igor (gastatu)
Gorbeiako belea, Gorbeiara
Hitz errana eta ur ixuria ezin bildu
Hitzak ederrago, egintzak baño
Hitzak (eta lumak) haizeak eramaten ditu
Besteren eskutik ogia xuhur (gutti)
Ogia ez da ogizopa(re)n laguna
Gaurko ogia, biharko gosia
Edade bakoa da maitasuna
Langile tzarraren eskuan tresna guztiak txar
Zahartzaroak sendabelarrik ez
Ahulak berekin ahulgarria
Erakusgarritzat botoi bat
Argaltzeko sufridu behar da
Itsuak kantatzeko eskupekoa aurretik
Hilak hil, eta biziek erremedioak egiten dituzte
Ahaideak eta traste zaharrak, zenbat eta urrunago hobeto
Behar eta izan
Gitxia-gitxia (apurka apurka) asko egin doa
Pekatu aitortua, Jaunak barkatua
Ohoinak aserratü, ahari ebaslea agertü
Behin arriskua igaran ondoren, koldarra ausart
Gaitza bera baino gaitzondoa txarragoa
Txakur ausilaria, ez da haginkaria
Inbidiosoa bere buruaren etsai osoa
Arrain bat hartzen duena arrantzalea
Harri erabiliak ez ditu bilduko oroldiak
Zeinek bera nolako, besteak uste halako
Txarto pentsatu eta asmatuko dozu
Poza etorri bezain agudo joan
Auziak euki itzazu eta irabaz itzazu
Pobrie izetie ez da lotsaria
Baratxe, baratxe, jauna, amarratzak amarauna
Iruten gutxi irabazten, baina begira gutxiago
Gutxi izan eta konpondu ezin
Diruak malkarrak zelaitzen
Begi guztiek ez dabe bardin ikusten
Ondo egoteko asko ibili behar da.
Amoina emateko ez da boltsa hersten
Diruak txakurrei ere dantzan eragiten die
Txoria ezagun da lumatik
Haritik txerkatzen da harilkoa
Kea den tokian sua
Aberatsak, adiskide asko
Horrexegatik saltzen da behia, batzuk hanka eta beste batzuk iztarra jaten dutelako
Elea zilar dela, ixiltzea urre
Eperra bere mihitik galtzen da
Izurria errukitik sartzen da
Zakuan zer den ikusteko ahurtara bat aski
Santua oinarritik gurtzen da
San Andresetan (XI – 30) elurra ankazpitan
Auzoa txarra izan arrem, ez utzi etxea
Gari asko izan arren, urte txarrik ez
San Blasetan zikoina ikusiko duzu
San Blasetan ordu bat gehiago
Fidela izateagatik asko pairatzen dut
Bere gatxean inurriari egoak jayo jakazan
Hasi-orrazietan dira gizonak ezagun
Iltze bategatik ferra bat galtzen da
Garbantzu bategatik ez da lapikokoa hondatzen
Belarri batetik sartu eta beste batetik irten
Haur bat jan nezan, haur jale deitha nentzan
Gauza apurragatik galdu zuen astoa Martinek
Darraionarentzat da ehizea
Mihi duena bethi heltzen da Pariserat
Hasiera onak aunitz balio du
Hitz emaiterat luzeena, hitzaren atxikitzaleena
Agindu eta emon ez, ala saria prestuez
Ondo eta erraz usoak egadan
Besteren diharuz (diru) etxe egilea, bere tonbaren harri biltzalea (aprox.)
Neskatxa larrugorri, santuena ere larri
Zaldia goldaketan, zela dezagun idia
Denan dentxoa, neure gizontxoa
Zure eskubiko eskuak ez dezala ikus zer egiten duen ezkerrekoak
Nahi duenak ahal du, nahi ez duenak guztia galdu
Zuhaitz onak, itzal ona
Ezpata hartuko duten guztiak, ezpatatik joanen dira.
Zakurra akabatzeko, ardiak itotzen dituela salatu
Aurrera aditzen ez dena, atzera dago
Tu etxatua zeruan gora, begitartera derora
Dabilen bideak harrapatuko du
Bortua eta itsasoa ez dituenak iragan, ez daki otoi egiten Jaungoikoari.
Lehenak bi esku
Igatea gorago, eroria dorpeago
Ardoa neurri gabe edaten duenak gehiegi hitz egiten du
Ez iduri arren, mandoa beti antzu
Egiazki maite duguna ahantzi ez
Lotzen dakienak askatzen ere badaki
Ondo dagoena ez bedi alda
Maite baduzu Joseba, maiteko duzu bere arreba
Arrosa maite duenak, arantzak ziztatu arren, ez haserratu
Lantze onak, uzta ona
Ongi nahi hauenak negar egin eraziren dik, gaizki nahi hauenak barre egin eraziren dik
Bilatzen duenak aurkitzen
Entzun eta isil, baiezko biribil
Hobe oinez eta segurura eta ez zaldiz eta zulora
Kantatzeak bozkario emaiten
Jan-edanaren gozoa! Kontu-emonaren gaiztoa!
Erregeren behia jan dezanak ehun urtetan paga hezurrak
Gordinak jaten dituenak jan ditzake lirinak
Gauza gordea urregorri
Suarekin jolasa, arrisku demasa
Inoren lumaz jantzi zana gero billostu eben
Otsoekin ibili ta goauta ikasi
Haurrekin etzaten dena, jaikitzen da kaka nahasirik
Otsoakin ibilli ta goauta ikasi
Erropak ongi gorde ohean sartu baino lehen
Besteren zakurrari ogia ematen duenak ogi-zakurrak galtzen ditu
Laster emaile, bitan emaile
Gaztaroan alfer, zahartzaroan haize
Urruneko eltzea urrez, hara orduko lurrez
Izpizatzen det, aita eta ama dirudian abereaz
Zor pagatuak bi poz
Egiazko laguna betiko
Erregebidea utzi eta bidezidorra hartzen duenak bidea laburtu beharrean luzatzan du
Kartak nahasten dituenak ez ditu ematen
Esale, entzule
Arraultza bi ezin egin habia batean
Lo dagoena irabazten dago
Eiheran sartzen dena, irintatzen da
Gezurtiak egia derrake, sinets ez daiteke
Ergelagan fidatu dena, ergelkeria
Beregan onartzen duena ez bedi kexatu
Garaiz doana ihesi, garaiz dator
Erokeriak joa sendabiderik ez
Zelata dagoenak, ez du beretako onik aditzen
Begira dagoenari, denbora luze
Itxadonik txoria eskondu nei (eskura nezake)
Kulparik ez duenak jaurti beza lehen harria
Nahikariak edertzen itsusiak
Agindua zor
Jaitsi zenak aulkia galdu zuen
Obispo itteko leenego monagillua izen bi da
Gordetzen duenak edireiten du
Otarre bat egin duenak, egin ditzake ehun ere
Lan eginak ez du errukirik
Ezinak ez du legerik
Otarre bat egin duenak, egin ditzake ehun ere
Urde goseak ezkurra amets
Lege guztiak bere trampa
Lehen ikusi eta orain ikusi, zein da negar egiten ez duen bihotza?
Tranpa paratu zuna, tranpan erori
Urrutira doana ezkontzera edo engainatua doa edo engainatzera
Berant jina, gaizki etzina
Hitza zilarra bada, isiltasuna urrea
Gaizki bildua, ez da baliatzen
Txarto dabilenak txarto amaitu
Ohea nola egiten duzun, orrela lo egin beharko duzu
Ekandu gextoa belu anztu doa
Txarto dabilenak txarto amaitu
Jokatzea oro-gal, da mando hilarekin ehorztea albarda
Asko baduk, asko beharko duk
Gutxien balio duena harroena
Sobera hartzen duenak, gaizki tinkatzen (hertsen, estutzen)
Asko ikasteko lo gutxi egin behar
Hitzontzi, hutsontzi
Agindua bat, emona bi, aginduarekin pozik egon hadi
Anitz beheititzen denak uzkia erakusten du
Zenbat leku, hainbeste modu
Azak berea kirtena eta haritzak bere erikoa ezpala
Itaxura ez antsia zenak, bere etxea gal zezan
Aurrera begiratzen ez duena, atzetik gelditzen da
Sasitu ta jorratu ta garia artu
Erren egiten ez duenak, erren handi egiten du
Modua daukanak jan dezala oiloa, modurik ez daukanak artoa.
Sibilia ikusi ez duenak es du ikusgarri handirik ikusi
Kontseilurik entzuten ez duena ez da zahartzen
Aurrean ez dagoena maiseatua izan ohi da
Oinez ez dakienak laster egin dezala
Astoari ezin mendeka eta mendeka harbaldari
Txakur zaunkariak ozkarik ez BUSCAR OTRO
Mintzo denak ereiten, ixil dagoenak biltzen
Bere burua alabatzen ez duena higuinez hiltzen da
Bentura dedinak hartza, ez dedinak ez eta bartza
Mentura dadinak hartza, eztadinak ez eta bartza
Betiko leloa, erein gaber zer itxaro?
Ez azauenak eros a(z)ala
Bururik ez duenak zango
Etxerik ez duenak etxe guztietan auzoera bakoitzean auzo
Neba-arrebarik ez daukanak ez dauka ezer
Arbola onak itzal ona edo ederra
Ez daukanak ezin du galdu
Gorapilorik egin ez zuenak ez zuen josi
Zor duenak pagua edo palagua egin behar du
Nagusiak esaten duen lekuan lotzen da astoa
Guztiak aberatsaren ahaide, pobreak ez du bat ere
Txispaiarekin uretara joatea
Adiskidea mailegatu duk, adiskidea galdu duk
Lehenak bi esku
Eliza egin zianak, aldaria
Egun egin beharra, biharko ez utz dezaala
Beldur denak bustiaren ez du arrainik atzemanen
Etekina atera nahi duenak ogibidea ongi egin behar
Bentzutu nahi duenak sufritu behar
Okasioa kendu ezkero, danak santuak
Azkenengo barre egiten dabenak, hobeto egiten dau
Ohoinari ebastea, da perdonantzen irabaztea
Bere lurrean doilorra, handik kanpora ere doilorra
Ohoina, ohoin ez dela erranka
Min hartzen duenak zerbaitegatik hartzen du
Arbolapean gehiago busti
Ereinzkik kardoak, bilduko tuk xixtakoak
Berandu ereiten duenak ez dezala garaurik espero
Berant jinak mahain azpitik xixtu
Eiheran egon eta bidian laster
Hezur bat ematen dizunak ez zaitu hilda ikusi nahi
Erregalatzen dizunak erosten zaitu
Dantzatu nahi ez dena, ez doala dantzara
Ardi galdua atzeman daiteke; aldi galdua ez
Astoa eta albardak dituena nahi duenean doa merkatura
Abillak, erria otarrapean sartu
Dabilenari pasatzen zaio
Hauzo ona, goiz ona
Min duenak zabal beza boltsa eta eduki dezala pazientzia
Semea daukanak ez diezaiola deitu ohoinari
Ardiak dituenak larruak ditu
Adiskidea duenak urremeta
Auzoa, etsai
Lotsorrak ez jan ez bazkaldu
Dena ukatzen duenak dena aitortu
Guztia nahi duenak, guztia galtzen du
Hartu bai ta eman ez, ezin diteke lege onez
Zer erosten ez dakienak diruak laster galduko ditu
Ardia lapurtu duenak lehenago oiloa lapurtu zuen
Salto egin nahi zuena, pozura
Ate bati zegoen eskalea goseak hil zezan
Sekula ez da berandu, bide txarra uzteko
Esaerak, izekerak
Prin, zorrak pagatu ta diruak egin
Unaiok arri zitean, gastaeok agir zitean
Aharra zitezen artzainak, ager zitezen gaztak
Erregeren erregua, agindua
Jakitunak asko jakin, eta gutxi hitz egiten du
Zenbat buru, ainbat aburu
Etxetik atera eta lotsatu nintzen, etxera etorri eta lehenera nintzen
Zalditik astora
Mihiak ez du hezurik hausten, baina bai hauts erazten
Eman eta kendu, apoak hamar behatzak kendu
Gogozko bidean, ez da aldaparik
Pekatua esaten da baina ez pekataria
Ahuntzaren umea, antxumea Auntzan
Eztarri lehorrak ez karraska ez kanta
Hiru belarritan igaran hitz isila, orotan lasterka dabila
Zelai txarrenak ere ekainean badakarke
Irailak edo zubiak eraman edo iturriak agortu
Auzoa gorroto baduzo, ahuntzak olibadian sartu
Ur hutsak bizia luzatu
Maitte zaittunak zure borondatea eñgo deu
On eginaren pagua, ate ostean palua
Zerua erortzen bada, lapikoak hautsiko dira
Handia bizia balitz eta txikia luzakorra eta gorria leiala, mundu guztiaiguala
Ergela merkatura joango ez balitz, ez litzteke salgai txarra salduko
Umea negarragaz eta garia bedarragaz
Azaro euritsu, urte garitsu
On bazina zuretzat protxua, txarra bazina zuretzat kaltea
Merke egiten baduzu, lau baino gehiago salduk dituzu
Enbidia balitz ezkabia, askok beharko luke buruan zapia
Mendia ez badoa Mahomagana, Mahoma doa mendira
Pildora gozoa balitz, ez lukete gorrituko azaletik
Haizerik ez bada eguraldi txarrik ez
Etsaiei aurre egin ezin badiek, elkartu hadi beraiekin
Nahi ez duen mandoak, bi zaldare
Inork inbidiarik ez badizu, gutxi balio duzu
Otoizten ez dakiena Jainkoari berraio itsasoari
Arbia mokiltzan eraiñ ta lokatzan batu
Ez da ogirik neke gaberik
Maite baduzu Nikolasa, maiteko duzu haren aza
Diruak txakurrei ere dantzan eragiten die
Otsoak ez du bera bezalako mandataririk
Hartuak emana zapore
Bakean bizi nahi duena, dagoela ixilik
Andre Maria Arratekoari bezperak esanez gero, jakea lepora.
Andreak teilatura salto egiteko agintzen badizu, erregutu egiozu baju izatea
Euriaren ondoren, eguzkia
Haria mehenean eten
Isilik egon behar lukeenak hitz egin
Jarri zaitez zeure lekuan eta ez dizute utziko altxatzen
Inurriari arraio
Hegorrik gabe nola egan egin
Ardorik eta ogirik gabe ez dago amodio finik
Zenbat buru, hainbat aburu
Oiloak arrautzak egiteko abisaria behar
Neguko eguzkia, berandu atera eta laster sartu
Nahi duenak osagarri, lotsa ukan behar dio martxoko eguzkiari
Eguzkia goizean pikante badator ez du agoantatuko
Behin bakarrik bizitzen da
Ametsa, gauza mentsa
Arnasa hartu eta putz egin, biak batera ezin
Amagiharrabak eta errainak, katuak eta txakurrak ez dute plater berean jaten
Penak dituenak sufri beza, denbora denboraren atzean dator eta
Isiltan dakienak asko daki
Nolako nagusi, halako zerbitzari
Nolako Maritxo, halako Perutxo
Heriotzak denok berdintzan gaitu
Ahuntzak azterka-azterka, hilko duten ganibeta aurkitu
Ortuan lapurretan egiten duenak zein ateondoan dagoena berdinak
Deabruak ume bat izan zuen, eta miaztu eta miaztu, jan egin zuen azkenerako
Zenbat daukan, hainbat balio
Uretara maiz doan pitxarra, laster da hautsi
Kandela bat biztua euki, bestea amatatzen bada
Harria bota eta eskua gorde
Denborak oro argitaratzen
Dena heltzen da, dena pasatzen da / Dena etorri, denak nekatu eta dena joan
Berria oro begi laketgarri
Maitasunak dena leguntzen du
Dena kutsatzen da edertasuna izan ezik
Aurki guztiak du bere inprentzua
Bide asko izaten dira mendi gailurrera igotzeko
Denok gara Ebaren seme-alabak
Adartu ostean makilatua
Ekaitz ostean barealdi
Hogeita hamar frailek eta abate batek ezin dute astoa bere borondatearen kontra ura edaten jarri
Janak ondo edana (eskatzen du); aseak zear etzana (etzatea)
Otso gosea ibiltari (aprox.)
Ahuntzek jaten daurien maasdie (mahastia) eta andrak agitan daurien etxea antzean Auntzek
Sekretua lagun bati bakarrik: zeuri
Zura beherago, harra barrurago
Astoak astoa laztantzen
Gaitzak gaitzagoa derahatza
Harri batek berak ez du pareta egiten
Mediku batek sendatzen, bik zalantzan jartzen, hiruk heriotza segurua ematen
Aita bat ehun umentzat, ehun ume ez aita batentzat
Auzi batek berekin ehun dakartza
Zaldirik onena noizpait lerratzen
Orratz bat lastategian zail da aurkitzen
Gauza gutxi dira diruditen bezala
Hasiak egina dirudi, eginak urregorri
Enara batek ez du udaberria egiten
Imajina batek mila hitzek baino gehiago balio dute
Esku batak dikuzke bertzea, biek begitartea
Arratsian sagar bat jaten dunak, medikue etxetik ateratzen du
Urde loiak zitaldu (zikindu)
Eroak erokeriak
Pertsona zurre, baten (behin) engañetan (tronpatzen) da bakarrik
Esposatu eta errukitu
Erbia duenak eraikitzen ez du beti berak hiltzen
Gauza bat pentsatzen du mandoak eta beste bat mandazainak
Bat eta batere ez, dena bat ere ez
Txoriak nik ohil, bertzeak hil
Txoriak nik ohil, bertzeak hil
Hura jaio zen denboran izarrak zeruan zeuden
Askok dabilkien baratzia, belar txarrez betea
Ezertarako balio ez duenik ez dago
Batzuk hainbeste eta beste batzuk hain gutxi
Batzuek fama eta besteek izana
Ikasirik ez da inor jaiotzen
Talo beruak gazta du jaki, oi edozeñek badaki
Amorezko ezkontzea, dolorezko bizitzea
Duenak duenari: astoak ere pixa urari
Besteren buruko bartza ageri, gurea zorriz igeri
Adixkide gabeko bizitzea, hauzo gabeko heriotza
Zahartzean zapatain
Aldakorrak haizia, ilargia eta andria
Eztia ta ozpin, gozo ta onegin
Ardoa koloretik, ogia usainetik eta dena gustutik
Zotza ere zetaztaturik (zetaz jantzirik) eder
Azkar heldu nahi baduk, astiro joan
Oiloa bere mikarekin
Izan aurrez begiratua, etorri ez didin gero damua
Nekea bera ohatze
Jostuna jostera, okin labera
TEMAS TRATADOS
Refranes